Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Urtarrilak 12 0

Idoia Mendia auzitegi konstituzionalaren magistratu berriak jabetza hartzeko ekitandian egon da

Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, alegia, egon da gaur Auzitegi Konstituzionalaren lau magistratu berriek karguaren jabetza hartzeko helburuz Madrilen izandako ekitaldian. Senatuak izendaturiko magistratu horien artean Adela Asua dago, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zuzenbide Fakultatean zigor-zuzenbidean katedratikoa dena.  Zigor-zuzenbidean aditua izateaz gain, bere esperientzi zabala eta ikerkuntza juridikoko hainbat proiekturen inguruko taldeak zuzentzen aritu izana goretsi ditu Senatuak.

Mendiak, Patxi López lehendakariaren ordez joan denak, Auzitegi Gorenaren egoitzan egon den artean honako hauekin egin du solas: Justiziako ministro  Francisco Caamaño, Estatuko fiskal nagusi Cándido Conde Pumpido eta Presidentziako ministroa, EAEko PSOEko kidea den Ramón Jáuregui, alegia. Justiziako ministroak datorren astelehenean Bilboko Guggenheim Museoan buru izango dugu beste ekitaldi batean, hain zuzen ere, Justizia arloko Manuel de Irujo 2010 Saria joan den urrian zendu zen José Manuel Fínez jaunari, Justiziako sailburuordea izan zenari, alegia, ematekoan.

Jabetzako ekitaldia bukatu eta gero sailburuak hitz egin du bertan zeuden EHUko kide batzuekin.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

  • Thumb_65_idoia_mendia
    Idoia Mendia Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.