
Lehendakaria Khaldoon Khalifa Al Mubarakekin bildu da, Abu Dhabiko Executive Council-eko Executive Affairs Authority-ko Chairman-a eta MUBADALAko Chairman-a
Patxi López Lehendakariak Arabiar Emirerrietara egindako enpresa-bidaiaren lehen jardunaldi honetarako aurreikusitako bileren kapitulua itxi du Khaldoon Khalifa Al Mubarakekin izandako bilerarekin. Khaldoon Khalifa Al Mubarak Abu Dhabiko Executive Council-eko Executive Affairs Authority-ko Chairman-a eta MUBADALAko Chairman-a da. Emirerriaren plan estrategikoen garatzaileetako bat da eta aspalditik SENER euskal enpresarekin elkarlanean aritu da. Hain zuzen ere, SENEReko lehendakaria, Jorge Sendagorta, eta Torresol Energiako lehendakaria, Enrique Sendagorta, topaketa horretan egon dira.







Berri honen iruzkinen RSSa