
EkoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorrerako Estrategia sortzeko partaidetza prozesua abian jarriko da
Eusko Jaurlaritza EkoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorrerako Estrategia sortzeko prozesua gidatzen ari da. Estrategi honi esker, Europako eskualderik aurreratuenen artean jarriko da EAE iraunkortasun arloan.
Ekimenaren helburua oparotasun ekonomikoaren, ekitatearen, kohesio sozialaren eta ingurumenaren babesaren inguruan hausnartzea da, 2020. urtea helburu hartuta. Hausnarketaren emaitzak lagungarriak izango dira Euskadiko politika publikoak bideratzeko iraunkortasunaren alorrean.
Patxi Lopez lehendakariak adierazi duenez, EkoEuskadi 2020 «ekonomia da, ekologia da, gizarte oso baten oihartzuna da. Guztion proiektua da, guztion onerako».
Estrategiak, parte-hartzean oinarrituta sortuko denak, ekonomikoki haztea eta aberastasuna sortzea lortu nahi du inguruneari eta pertsonei ahalik eta kostu txikiena eraginda; gauzak pentsatzeko gure modua aldatzea, sektorekako politiken gizarte eta ingurumen alderdiak nabarmenduta, eta talentuak elkartzea bultzatzea.
EkoEuskadi 2020 etorkizunean eszenatoki iraunkorragoetara iristeko ibilbide orria izan dadin, eragile ekonomiko eta sozialentzako zein herritar guztientzako parte-hartze prozesua jarriko da abian.
Prozesu honetan jorratu beharreko gaien artean honako hauek nabarmendu behar ditugu: oparotasun ekonomikoa, mugikortasuna, klima aldaketa eta energia, baliabide naturalak agortzea, ongizate sistemaren iraunkortasuna eta abar.
Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute prozesu honetan on-line, www.irekia.euskadi.net, www.openideiak.com eta www.ecoeuskadi2020.net webguneen bitartez. Era berean, eztabaida foroak antolatu dira EAEko hainbat tokitan. Lehendabiziko topaketak asteartean, 2011ko urtarrilaren 25ean, egingo dira Bilbon eta Arrasaten, eta asteazkenean, hilak 26, Gasteizen.
Beste gonbidatu batzuk
- Koordinaziorako Zuzendaria


Berri honen iruzkinen RSSa