
Osasun eta Kontsumo Sailak O-Sarean zerbitzua martxan jarri du, Osakidetza sarean
902 20 30 20 hauxe da O-Sarean zerbitzuko telefono zenbakia, hainbat gestio egiteko dei telefoniko bat baino ez dugu egin behar, gure osasun zentrora joateko beharrik ez izanez
Egunean denbora gutxi daukatenei edota mugikortasun arazoak dituztenei Osasun zerbitzua hurbiltzea, kalitatezko arreta ematea etxetik irtetzeko beharra izan gabe, zerbitzua eta pazienteen erosotasuna hobetuz eta osasun zentroetan hainbeste konsultak ez izanez, hauek dira O-Sarean zerbitzuak eskaintzen dizkigun onura batzuk.
Osakidetzaren zerbitzu berria, O-Sarean, Bizkaian martxan jarri da jada, proiektuaren arduradunek legegintzaldi honetan euskal biztanle guztieei ailegatuko delako aurreikuspena dute. 902 20 30 20 telefono zenbakia baino ez dugu markatu behar eta medikaurekin zita bat hartzeko, analisi baten emaitzak jakiteko edota profesionalarekin zalantzaren bat argitzeko ala konsultatzeko aukera izango dugu.
O-Sarean zerbitzuaren xedeak arreta modelu berria garatzean datza. Tarteko zerbitzua, hain zuzen, "presentziala ez dena", pazienteen, biztanleen eta osasun arloko profesionalen behartasunak kontuan hartzen dituena.
Zerbitzu berri honi esker kalitazteko arreta lortzen da, gaur egungo bizitzaterekin bat datorrena, denbora gutxi dauzkaten gazte eta langile eta mugitzeko arazoak dituztenengan pentsatua izan dena, hauek etxetik irten barik, denbora alferrik galdu gabe, deia baten bidez osasunarekin erlazio dituzten hainbat gestio egiteko aukera izan dezaten.
O-Sareanek gaixo zaharra dutenen kontrol zehatzagoa lortzen du , zalantzaren bat izatekotan beraien espezialistarekin kontaktua arina izango da. Osasun profesionalek ere abantailak jasoko dituzte, osasun zentroetan kontsulta gutxi egin beharko izango dituztelako.
Zerbitzua interneten bidez eren martxan jarriko da.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak (1)
- Argazkiak
- PDF (1)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Pablo Arbeloa, Gerente de Osatek y Director del proyecto


Berri honen iruzkinen RSSa