Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Urtarrilak 26 0

Lehendakariak "asmo txarrekotzat" jo ditu euskararen inguruan esan zituen hitzen interpretazioak

Sindikatuek bihar burutuko duten greba orokorra kritikatu du, "herriak gutxien behar duena grebak" direla esanez

Patxi Lopez Lehendakariak, gaur arratsaldean Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademian eman duen hitzaldian, Ongizate Estatuaren garrantzia azpimarratu du. Lehendakariak, gainera, sindikatu abertzaleek egindako greba orokorraren deialdia kritikatu du, "herriak gutxien behar duena grebak" direla esanez.

Lehendakariak aurreko astelehenean Euskararen Aholku Batzordean esan zituen hitzek sortutako polemikari erantzun nahi izan dio. Patxi Lopezen ustez, bere xede bakarra zen esatea indarkeria terroristaren amaierak "Euskadi libreagoa egingo duela ikuspegi guztietatik". Lehendakariak azaldu du "gainontzeko interpretazioak asmo txarrekoak" direla, hots, "liskarrik ez dagoen gaietan liskarra sortzeko" interpretazioak direla.

Biharko greba deialdiari dagokionez, jarrera kritikoa agertu du. Lehendakariaren esanetan, greba ez da herriak behar duena, herriaren garapenerako akordioak eta konpromisoak baizik. Horregatik, biharko greba deialdiak, aurrekoetan gertatu den bezala, jarraipen gutxi izango duela aurreikusi du.

Adierazpen hauek Madrilen egin ditu. Lehendakariak hitzaldia eman du Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademian. Solasaldi horretan, Ongizate Estatuaren garrantzia azpimarratu du, gizartea borondateak eta ideiak bilduz eraikitzen dela azpimarratuz.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.