Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Urtarrilak 31 0

Idoia Mendia andreak eta Juan Ignacio Gomeza notarioak Eusko Jaurlaritzak antolatutako Fundazioei buruzko Ikastaroari hasiera eman diote

Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, hasiera eman dio gaur eguerdian Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak antolatu duen Fundazioei buruzko Ikastaroari. Sailburuaren hitzen ondoren, Juan Ignacio Gomeza notarioak parte hartu du 'El papel del Notario en la constitución y en general a lo largo de la vida de las fundaciones: elementos esenciales en la constitución de una fundación' izeneko hitzaldiarekin. Hizlariak azaldu egin du zein izan behar den notarioaren eginkizuna fundazio baten hasierako unean, fundazioen Zuzenbideak Europako esparruan izan dituen azken garapenak ere aintzat hartuta.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak Fundazioei buruzko ikastaroa antolatu du. Ikastaroko saioak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako Ekitaldi Aretoan egingo dira, 2011ko urtarriletik hasita urte osoan zehar.

Hizlari eta entzuleen artean -gehienak Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioetan lan egiten duten pertsonak eta arrazoi batengatik edo bestearengatik sektorearekin nolabaiteko harremana daukaten Eusko Jaurlaritzako teknikariak izango dira- fundazioei buruzko ezagupenak eta esperientziak partekatzea izango da ikastaroaren helburua. Fundazioetako ehun ordezkarik baino gehiagok eta Eusko Jaurlaritzako hogeita hamarretik gora teknikarik eman dute izena.

Bi orduko hamabost saio egingo dira, guztiak 2011. urtean zehar. Aurrena, hizlariak bere iritzia emango du fundazioei eragiten dien gairen bati buruz (ordubete baino zertxobait gutxiago erabiliko du horretarako) eta, gainontzeko denbora parte hartu nahi duten entzuleen arteko iritzi-trukerako erabiliko da. Hortaz, gehiago izango da eztabaida-foro bat ohiko ikastaro bat baino.

Ekimen honetan hizlari guztiek modu desinteresatuan hartu dute parte. Horien artean daude Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria eta Euskadin egoitza duten nazioarteko garrantzi handiko notario eta bulegoetako ordezkaritza aipagarria, Cuatrecasas eta Garrigues bezalakoak, hain zuzen.

Ikastaroko saioek fundazioentzako, fundazioetako lege-aholkularientzako eta administrazio autonomikoarentzako elkargune izatea dute helburu eta, asmo horrekin, web orrian jarriko den foroan emango zaio ikastaroari jarraipena.

Ikastaroko hitzaldien bideo-grabazioak ere jarriko dira web-orrian, gaian interesa duen edonork ikusi ahal izan ditzan.

Bestalde, ikastaroa bukatu ondoren, hitzaldi guztiak liburu batean argitaratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, formatu digitalean.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

  • Thumb_65_idoia_mendia
    Idoia Mendia Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.