Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Otsailak 08 0

Lehendakariak harrera egin dio Norvegiako enbaxadoreari

Bostehun euskal enpresa inguruk herrialde eskandinaviarrera esportatzen dute

Lehendakariak gaur harrera egin dio Espainian Norvegiako enbaxadorea den Torgei Larsen-i, Euskadira egin duen bisita dela eta. Elkarrizketan, lehendakariak eta enbaxadoreak Euskadiren eta herrialde eskandinaviarraren arteko harremanak ikuskatu, eta horiek esparru desberdinetan, bai esparru ekonomikoan eta enpresaren esparruan, bai kulturaren esparruan, areagotzeko aukerak aztertu dituzte. Bostehun euskal enpresak baino gehiagok egun Norvegiara esportazioak egiten dituzte, batez ere ontzi eta arrantza sektoreetan.

Eguerdian Lehendakaritzan ospatu den elkarrizketan, Larsen enbaxadorearekin Bilbon Norvegiako ohorezko kontsula den Luis Cañada Vicinay egon da, eta lehendakariarekin batera, Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Guillermo Etxenike, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.