Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Otsailak 24 0

Euskadik 19 hilabeteko hazkunde jarraitua izan du, turisten sarrerari dagokionez

Euskadik hazkundearen bideari eutsi dio turisten sarrerari dagokionez

2010ean bidaiari-sarreren marka gainditu ostean, euskal turismoak goranzko joera horri eutsi dio eta 2011. urtea ere hazkundeekin hasi du, bidaiarien sarrerak % 5 eta ostatu-gauak % 8 handituta.

2010. urtea euskal turismoaren historia osoko urterik onena izan ostean, 2011. urte hau ere antzera hasi da. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur argitaratu dituen datuen arabera, urtarrilean % 5 egin dute gora bidaiarien sarrerek eta % 8 ostatu-gauek.

Datu bikain horiek Eusko Jaurlaritzak egindako estrategia berriekin uztartzen dira. 2010. urtean, marka turistiko berriaren diseinuarekin eta 'Euskadi, goza ezazu' 'claim' edo leloarekin, Euskadi bere indarretako baten gainean posizionatu ahal izan da, emaitza arrakastatsuekin. Era berean, Jaurlaritzak Marketin Plan berri bat onartu du, sustapen-politika berriekin eta Euskadiko turismo-produktuen definizio berri batekin, gure potentziala sendotzeko aukera emanez. Era berean, Euskadi atzerrian sustatzeko Turespañarekin egindako lankidetzaren emaitza positiboak nabarmentzen dira.

Datuen azterketatik zenbait ondorio atera ditugu. Besteak beste, Euskadik 19 hilabeteko hazkunde jarraitua darama, turisten sarrerari dagokionez. 2009. urteko uztailean hasi zen joera-aldaketa hori.

Lurraldearen arabera, urtarrilean Araban sarrerak % +5 hazi dira eta % +10 Bizkaian, baina Gipuzkoan % -4 murriztu. Ostatu-gauei dagokienez, Araban % +26ko hazkundea izan da, Bizkaian % +11 eta Gipuzkoan % -3ko beherakada.

Hiriburuei dagokienez, Gasteizen hazkunde ikusgarriari eutsi zaio, sarreretan % +7 eta ostatu-gauetan % +30 handitu baita. Bilbon, sarrerak % +6 eta ostatu-gauak % +8 handitu dira; aldiz, Donostian, bidaiarien sarrerak % -4 eta ostatu-gauak % -3 murriztu dira.

Eusko Jaurlaritzak turismoa indartzeko apustua egin du, esperientzien ikuspuntutik, baita turismo-sektorean bikaintasuna sustatzen jarraitzeko ere. Hori horrela izanik, batez besteko egonaldia eta gure bisitarien gogobetetze-maila handitzeko gako-elementuak landu nahi dira. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak sektoreari laguntzen jarraituko du, sektorearen lehiakortasuna indartu nahi duten laguntzak eta diru-laguntzak emanez, Euskadiko Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean erabakitakoaren ildotik.

 

 

 

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.