Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Otsailak 26 0

XXI. mendeko sozialdemokraziari buruz hitz egingo du lehendakariak Londresen

Lehendakaria Londresera eta Oxforrera joango da martxoaren 7an eta 8an  hitzaldi bat emateko eta ISIS zentroa bisitatzeko.

Lehendakariak martxoaren 7an Londresen hitzaldi ziklo bat irekiko du “Sozialdemokrazia. XXI. mendea” titulupeko hitzaldi batekin. Londreseko egonaldia erabiliko du Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarekin batera ISISeko Neutroi-Espalazioaren Iturrira hurbiltzeko eta euskal enpresen presentzia handia duen proiektua gertutik ezagutzeko.

London School of Economics entzutetsuan inauguratuko du lehendakariak hitzaldi ziklo hori; hurrengo hitzaldia maiatzaren 11n izango da eta Rafael Bengoa Osasun sailburuak emango du euskal osasun sistemari buruz  (Osasun sisteman aldatuz. Euskadiko ikuspuntua). Urrian Mondragon Internazionaleko arduradunak kooperatibei buruz hitzegingo du. Lehendakariak sozialdemokraziari buruz eta ongizate estatuaren garrantziaz  hitzegingo du “Euskadi: modernoa, sozialki kohesionatua eta talde erantzunkizunean oinarritua” deituriko zikloaren barruan.

Hurrengo egunean, lehendakaria ISIS Neutroi-Espalazioaren Iturrira egingo duten bisitaren buru izango da; bisitaldian euskal industriak eraikitako difraktometro bat entregatuko da, MICINN eta ESS-Bilborekin hitzartutako akordioaren barruan. HiPR azken generazioko difraktometro bat da, presio oso altuen eraginpean 250.000 atmosferetaraino lana egiteko optimizatua dagoena.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

  • Audioak
  • Bideoak
  • Argazkiak
  • PDF (2)

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.