Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Otsailak 25 0

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Libiarren Elkartearekin bildu dira

Eusko Jaurlaritzak elkartasuna eta hurbiltasuna erakutsi die Espainian bizi diren libiarrei

Europako Gaien eta Kanpo Harremanetarako Koordinaziorako Zuzendari Irune Aguirrezabal, Immigrazioaren Zuzendari Miguel Ángel González Martín eta Giza Eskubideen Zuzendari Inés Ibáñez de Maeztu Espainian bizi diren libiarren elkarteko ordezkariekin bildu dira arrastiko lehen orduan Bilbon. Honez gain, elkartea Latinoamerikan bizi diren libiarrez ere arduratzen da.

Bilera honen bidez, Eusko Jaurlaritzak elkartasuna erakutsi nahi izan die eta komunitate honek dituen arazoak immigrazioaren eta giza eskubideen alderditik jorratu nahi izan ditu. Eusko Jaurlaritzak arduraz jarraitu du Libiak egunotan bizi duen egoera eta libiarrek eskaini ditzaketen albisteenganako interesa erakutsi du. Elkarteko kideek euren familien egoeraren nondik norakoa azaldu dute, batzuk oso une larriak jasaten ari baitira, baina, halaber, nazioarteko komunitateak Gadafiren erregimena gaitzetsiko duelakoaren itxaropena eta trantsizioa azkarra izango dela uste osoa dutela agertu dute.

Halaber, elkarteak bere proiektu zehatzen berri eman du, hala nola, Farmamundiren bidez kudeatutako fondoen bilketa, bere testigantzen arabera zaurituz betetako jaioterrira botikak bidali ahal izateko. Nazioarteko komunitateari une hauetan luzatu nahi dioten eskaerak Gadafi familiaren kontuak blokeatzea du xede nagusia, mertzenarioak kontratatzen jarraitu ez dezaten, honezkero ez baitute armadaren laguntzarik.

Azken finean, alderdi biak kontu honetan bat datozela erakutsi dute bilera honi esker iritziak elkar trukatu dira eta gatazka honen gaineko ikuspuntuen berri eman diote elkarri.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Irune Aguirrezabal, e

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.