Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Martxoak 07 0

Euskadiko administrazioak “murrizketa neurriak” izango ditu

Justizia eta Herri Administrazio sailburuak “Krisia eta Enplegu Publikoa” jardunaldiei hasiera eman die

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak iragarri du diagnosia "amaitzen" ari direla "Gobernuaren baliabide urriak arrazionalizatzeko eta funtsezkoak ez diren gastuak saihesteko". Bere hitzetan, Gobernuaren estrukturaren eta administrazioaren "azterketa zorrotza eta analisi objetiboa" egin dute, eta "behar diren neurriak hartu eta behar den lekuan" ezarriko direla esan du.

Eusko Jaurlaritzak murrizketak egingo ditu administrazioan. Neurri hauek Idoia Mendiak, Justizia eta Administrazio sailburuak iragarri ditu gaur.

Sailburua "Krisia eta Enplegu Publikoa" lelopean izan den jardunaldiaren irekiaren buru izan da gaur Gasteizen. Gaur eta bihar izango dira gai hauen inguruko jardunaldiak. Bertan hainbat adituk parte hartuko dute, hala nola: Francisco Longo, Gobernantza eta Zuzendaritza Publikoko Institutuko zuzendariak eta Rafael Jiménez, Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasleak.

Neurrien helburua Jaurlaritzaren baliabideak beste modu batera bideratzea dela esan du Mendiak, eta "beharrezkoak ez diren gastuak" egiteari uztea. Bera buru den departamentuak, ordea, ez dituela zerbitzu publikoak ahuldu nahi gaineratu du: "Erabat kontrakoa; baliabide eskasak izan arren, zerbitzu publikoak sendotu nahi ditugu".

 

 

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_idoia_mendia
    Idoia Mendia Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

Beste gonbidatu batzuk

  • Idoia Mendia, Justizia eta Herri Administrazio sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.