Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Martxoak 09 0

Trafiko eta lan istripuak jeitsi dira, eraso sexualek, berriz, igoera jasan dute

Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen memoria aurkeztua izan da

2010ean, Klinika Zerbitzuan izandako auzitegiko medikuntzako espediente kopuruak (edozein arrazoirengatik prozedura judizialetan sartuta daudenei dagozkien adituen txostenak; horiek osatzen dute, kopuruaren arabera, AMEEren jarduera nagusia) % 8,42ko beherakada izan zuen 2009. urtearekin alderatuta. Hain zuzen ere, lan-istripuengatiko espedienteek % 35,95eko jaitsiera izan zuten (203tik 130era), trafiko-istripuengatik hasitakoek % 21,51eko beherakada izan zuten (6.296tik 4.942era) eta eraso arruntetan izandako lesioengatikoak % 1,31 jaitsi ziren.

Eraso sexualengatiko espedienteek % 18,18 igo zuten (176tik 208ra) eta inoren kargura ez dauden adingabeen zigor-arloko adina zehazteko azterketek % 38,15eko (228tik 315era) gorakada izan zuten. Genero indarkeriaren kasuan adierazi behar da, mediku-azterketen kopuruan % 12,42ko igoera eman arren (diziplina anitzeko taldeek -Osoko Balorazio Forentseko Unitateak, OBFU- egiten dituztenak gero eta gehiago direlako eta horiek guardia zerbitzuek egindakoei batu egiten zaizkielako), espediente kopurua % 5 murriztu da (1.282ra arte, eraso sexuala eta/edo bortxaketarengatiko 17 espediente barne).

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko (AMEE) zuzendariak, Carlos Cuberok, aurkeztu dituzte gaur EAEko epaileei, magistratuei, auzitegiei eta fiskalei laguntzeko organo tekniko horren 2010eko Memoriaren ondorioak. Erakunde honek duen eginkizuna Justizia Administrazioak eskatzen dituen auzitegiko medikuntzako aditu-txosten guztiak egitea da. Oro har, indarkeriazko egintza baten ondoriozko edozein lesio, fisiko zein psikiko, auzitegiko mediku batek miatu eta baloratu behar du.

Halaber, psikiatria-espedienteek igoera nabarmena izan zuten: % 103,56 zigor-arloan (egozgarritasunak) eta % 33,60 zibil-arloan (psikiatria sekzioak patologia psikikoa duten gaixoak aztertzen ditu legez ezgaitzeko eta tutorea legez izendatzeko eskeen, borondatezkoak ez diren psikiatrikoetan sartzeko eskaeren eta antzekoen aurrean).

Bestalde, auzitegiko patologiaren zerbitzuen alorrean (hauei heriotzaren arrazoiak eta moduak aztertzea dagokie, gertakariak berritzeko helburuz), autopsiak eta nekropsia-azterketak % 4,28 (997tik 943ra) jaitsi ziren.

Indarkeriak eragindako heriotzengatiko autopsiak % 4,47 murriztu ziren (467tik 447ra). Indarkeriak sortutakoak bezala sailkatutako heriotzetan, ezberdindu egiten dira erailketa-etiologiakoak (% 8,33ko murrizketa), etiologia suizidakoak (% 20,89ko murrizketa) eta lan-istripuek (% 9,09ko murrizketa), trafiko-istripuek (% 11,63ko murrizketa) eta ustekabeko istripuek (% 13,71ko igoera) sortutakoak.

2010. urteko Memoriak adierazten du oso handia izan zela berezko heriotzen autopsia kopurua (496). Hauek, interes mediku-legal edo judizialik ez duen ikerketa batetan baliabide materialak eta giza-baliabideak erabiltzea dakar eta senitartekoengan eragozpena sortzen dute. Egoera hori heriotza kasuetan jarduerak koordinatzeko AMEEren eta Osakidetzaren artean joan den hilean sinatutako lankidetza-hitzarmenak konpondu egingo du.

AMEEk Bilbon du bere egoitza nagusia eta horren antolaketa geografikoa hiru lurraldeetako hiriburuetan dauden zuzendariordetzetan banatuta dago. Hiru zuzendariordetza horiek bi zerbitzuek osotutako egitura dute: Auzitegiko Klinika (Psikiatria, Klinika Orokorra eta Traumatologia sekzioekin) eta Auzitegiko Patologiako Zerbitzua. Psikiatriak dituen hiru sekzioetako bakoitzak genero eta familia barruko indarkeriaren arloko Osoko Balorazio Forentseko Unitate bana du. Orobat, Laborategiko Zerbitzua AMEEren Zuzendaritzaren menpe dago zuzenean eta Kimika Toxikologiako eta Analisi Klinikoetako Atal bat du. Atal horretan, alkoholak, drogak, psikofarmakoak, metalak eta beste batzuk aztertzen dira eta azterketaren emaitzak baloratu egiten dira. Ondoren, aditu-txostenaren izaera ere duen txosten bat ematen da.

Halaber, hiru zuzendariordetzetan guardia zerbitzu bana dago, 24 orduetako txandak dituzten bederatzi auzitegi-medikuek atendituta. Horiek dira auzitegiko larrialdiak izenekoak atenditzen dituztenak. Funtsean, gertakarien tokian hilotza altxatzean eta etxeko tratu txarren, emakumearen aurkako genero indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren ondorioz erasoa jasan duten biktimen mediku azterketak egitean eta atxilotuari laguntza ematean dautza.

Egun, AMEEren plantilla 118 profesionalek osatzen dute, funtzionario eta lan-kontratuko langileak kontatuta. Horietako 53 auzitegiko medikuak dira, baina atal eta zerbitzu bakoitzean beste espezialitateetan adituak diren beste mediku batzuk ere badaude: anatomopatologoak, kimikoak, psikologoak, gizarte-langileek... Une honetan, Anatomia Patologikoko atala erabat garatuta eta finkatuta dago hilotzen ehun guztien azterketa histopatologikoa (mikroskopikoa) egiteko, batzuetan inmuno histokimika bezalako teknika bereziak aplikatuz.

AMEEk hitzarmenak ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV), Euskal Osasun Zerbitzuarekin (Osakidetza) eta Toxikologia eta Auzitegiko Zientzien Institutu Nazionalarekin, auzitegiko laborategietan prestakuntza, ikerketa eta kalitatearen inguruko jarduerak garatzeko.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

  • Thumb_65_idoia_mendia
    Idoia Mendia Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.