Eu

BSK Abogados bulegoa izango da Fundazioei buruzko Ikastaroaren laugarren eguneko hizlari nagusia

2011.eko Martxoak 14

Gaur, 12:00ak eta 14:00ak bitartean, Lakua IIko Areto Nagusian izango da Eusko Jaurlaritzako Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak antolatutako Fundazioei buruzko Ikastaroaren laugarren saioa

Oraingo honetan, BSK Abogados bulegokoak diren Sergio Inchausti eta Juan Recalde bi abokatuek parte hartuko dute. Bulego honek fundazioen arloari arreta berezia jarri izana du ezaugarri eta Eusko Jaurlaritzako solaskide nagusietako bat bihurtu da fundazio kopuru handi bati alderdi juridikoei buruz ordezkatu eta aholkua eman baitio.

Kasu honetan, horren bi ordezkariek fundazioentzako garrantzi handia duen arazo bati buruz hitz egingo dute, alegia, sortzeko erabilitako zuzkidurari buruz, fundazioaren helburua aurrera eramateko balio duten ondasun eta eskubideen multzoa. Zuzkidura hori nola erabil daitekeen, zuzkidura eta ondarearen arteko desberdintasuna eta zuzkidura aldagaitza den bezalako gaiei erantzuna ematen ahaleginduko dira, fundazioen zuzenbide modernoaren ikuspegitik.

Galdera horiek eta horiei eman beharreko konponbideak ezinbestekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen egungo beharrei erantzuna emateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldirako bertaratuak goi kargudunak
  • Idoia Mendia
    Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua