Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Martxoak 14 0

Güeñesek alternatiba industriala du

Lehendakaria, Güeñeseko Aranguti industrialdea berreskuratu eta birgaitzeko lanen hasieraren buru izan da eta bertan iragarri da 18 milioi euroko inbertsioa egingo dela

Arangutiko proiektuak ingurumena leheneratzea aurreikusten du, izan ere, ukitutako lurzoruaren kutsadura kendu egingo da eta eraispenetako material birziklatua erabiliko da. 41,3 milioi euro inbertitu dira lau poligono industrial eta industrialde bat egiteko Enkarterrin eta Ezkerraldean, eta, guztira, ia 1.300 enplegu sortu dira. Eusko Jaurlaritzak “birmoldatze enpresariala eta lehiakortasuna” sendotu nahi ditu Enkarterrietan.

Patxi López lehendakariak ezagutza eta talentua, garapen enpresarial eta teknologikoan bihurtzearen alde agertu da gaur. “Ezagutza garatzea lehiakortasuna indartzen du ekonomia modernoen barruan”, adierazi du.

Lehendakariaren adierazpenok Güeñeseko Aranguti (Bizkaia) industrialdea berreskuratu eta birgaitzeko lanen hasieraren ekitaldian. Reckit Benckiser lantegian, 2006an itxitakoa, industrialde berria eraikiko da, Arangutikoa; izan ere, azken urteotan Enkarterrin eta Ezkerraldean egin direnen artean, inbertsiorik handiena da, 18 milioi euroko kostuarekin. Lehendakariaren batera, Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, José Manuel Iturrate, SPRILURko zuzendari eta Güeñesko alkate Koldo Artaraz egon dira.

Hitzaldian, lehendakariak “produktibitatea eta balio erantsia hobetzea ezinbestekoa da produktu berriak merkatura ateratzeko eta lehiakorrak jarraitzen izateko. Mundua da zalbaldu behar garen merkatua da aberastasuna eta enplegua sortzeko”, gaineratu du.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.