Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Martxoak 14 0

EkoEuskadi 2020 Estrategia aberatsagoa da BAI+5 bezalako funtsezko euskal eragile sozialei esker

Eusko Jaurlaritzak zuzentzen duen Garapen Iraunkorrerako EkoEuskadi 2020 Estrategiaren proiektua gizarteko hainbat eragileren ekarpenak jasotzen ari da

Euskal Autonomia Erkidegoa egoera iraunkorragoetara eramango duen ibilbide orria izan dadin EkoEuskadi 2020 Estrategia, Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu anbiziotsua ireki du, eragile ekonomiko eta sozial guztiei nahiz Euskadiko biztanleei zuzendutakoa. Eragileek 2011ko urtarriletik apirilaren 29ra bitartean luzatu ahal izango dituzte euren ekarpenak. Ekarpen horiek aztertu egingo dira ondoren, eta, egoki iritziz gero, EkoEuskadi 2020 osatzeko prozesuan txertatu.

Ekimenaren helburua oparotasun ekonomikoaren, ekitatearen eta kohesio sozialaren nahiz ingurumenaren babesaren inguruan hausnartzea da, begiak 2020an jarrita. Hausnarketaren emaitzek iraunkortasunaren arloko Euskadiko politika publikoak sortu ahal izateko bidea emango dute.

Eusko Ikaskuntza, Innobasque, Aclima (Ingurumen klusterra) eta MLC-ITS (Mugikortasun eta logistika klusterra) erakundeek Segimendu Batzordeari eman dioten dokumentua, elkarren arteko BAI+5 proiektuaren harira egina eta «Zer gertatzen ari da?» galderari erantzutera datorrena.

ACLIMAk (Ingurumen industrien Euskadiko klusterra), Eusko Ikaskuntzaren BAI programa enblematikoak, Innobasquek eta MLC-TILk (Mugikortasun eta Logistika Euskadiko klusterra) 2010ean egin duten hausnartze prozesuaren emaitzak eman dituzte argitara. Prozesu horri esker, eguneratu egin dute 2005ean egindako hausnarketa, gizarteko hainbat arloren ordezkari gisa parte hartu duten 60 kolaboratzaile kualifikaturen bidez. Sei lantaldetan banatuta jardun dute: Energia, Lurraldearen eta Baliabideen Antolamendua eta Kudeaketa, Enpresa Dinamismoa, Mugikortasuna, Ekonomia eta Dimentsio Soziala. Dokumentuak (http://bai.eusko-ikaskuntza.org/BAI5/Euskera.pdf) gizarte zibileko talde sentsibilizatu eta zabal baten iritzia biltzen duen ekarpena izan nahi du.

Eusko Jaurlaritzako EkoEuskadi 2020ren Segimendu Batzordea osatzen dutenak Lehendakaritzako ordezkariak eta Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkariak dira, eta Ihoberen esku dago bertako Idazkaritza Teknikoa. Bada, Batzorde horretako kideen iritziz, BAI+5 proiektuak egindako ekarpenak bezalakoek aberastu egiten dute EkoEuskadi 2020 Estrategia. Hala, etorkizuneko egoera iraunkorragoetarako zubi-lanak bermatuko dituen ibilbide orria bihurtzear dago. Proiektuari buruzko informazio guztia www.ecoeuskadi2020.net webgunean dago eskuragarri.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.