
Lehendakariak Euskadi Literatura Sariak eman ditu
Lópezek uste du literaturak pertsonen askatasuna eta pluraltasuna adierazten duela
Xabier Lete, Luisa Etxenike, Ruben Ruíz, Antton Olano eta Elena Odriozolak Literaturaren Euskadi Saria jaso dute, bakoitzak bere mailan, EITBren Bilboko egoitzan ospatutako ekitaldi batean.
Patxi López lehendakaria EITBren Bilboko egoitzan ospatu den Euskadi Literatura Sariak emateko ekitaldian egon da. Lehendakariak bost idazleak zoriondu ditu jasotako aintzatespenarengatik, baina, batez ere, bost sarituei "beren lanak irakurtzen uzteagatik" eskerrak eman dizkie, izan ere, sormen literarioak "pertsonen askatasuna eta pluraltasuna adierazteko" balio baitu.
Lehendakariaz gain, ekitaldi honetan Blanca Urgell Kultura sailburuak ere parte hartu du, eta biek eman dizkiete zegozkien sariak Xabier Lete, Luisa Etxenike, Ruben Ruíz, Antton Olano eta Elena Odriozolari, EITBren Bilboko egoitzan ospatu den ekitaldi batean.
Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak lanarekin irabazi du saria. Epaimahaiak euskaraz idatzitako lan onena dela adierazi du, bere "klasikotasuna, ahotsaren benetakotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" goraipatuz. Gaztelaniaz idatzitako eleberri onenaren saria ere Gipuzkoara joan da. Kasu honetan epaimahaiak Luisa Etxenikeren El ángulo ciego eleberria saritu du, terrorismoaren biktimen ikuspegia islatzen duena.
Ruben Ruízek, Anekdotak lanarekin Haur eta Gazte Literaturaren saria jaso du eta Elena Odriozolak, berriz, Aplastamiento de las gotas lanarekin Ilustrazioaren saria. Bestalde, Euskarazko Literatura Itzulpenaren Euskadi Saria Antton Olanorentzat izan da, Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone lanaren itzulpenarengatik.
Deskargak
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria







Berri honen iruzkinen RSSa