
Uraren Euskal Agentziak, URAk, kudeatzaile guztiak elkartu ditu Uraren Mundu Egunean
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, kudeaketarako erakundeak indartzearen alde egin du ingurumeneko eta osasunezko erronka teknikoei aurre egiteko
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, uraren kudeatzaile diren erakundeen “indartzea, batez ere ekonomikoa, beharrezkoa da” baliabide horrekin loturik dauden “erronka teknikoei, ingurumenekoei eta osasunezkoei aurre egiteko”. Sailburuak azpimarratu du Euskal Autonomi Erkidegoan “zorte eta garantia handia dugu ur hornidura zabalarekin eta bere kalitatearekin bai kopuru aldetik baita kalitatetik ere”.
“Publikoak diren erakunde kudeatzaile talde lanari esker EAEko Ur kudeaketaren modeloa oso egonkorra da, arrotzeko modukoa. Euskadiko herritarren %90 8 talde eragileek hornitzen dute eta %80 bost erakundeek, bat ezik (AMVISA), udalaren gainekoak guztiak”.
Uraren Mundu Eguna ospatzeko antolatu den erakunde arteko ekitaldian, Pilar Unzaluk adierazi du kudeatzaile publiko diren indartze horrek, gainera, “kosteen berreskuratze osora iristen lagunduko digu” Uraren Zuzendaritza Markoak aurreikusten duen moduan.
Uraren horniketaren etorkizunaren inguruan azpimarratu du “administrazio guztien parte-hartzea eta hiritarren eta enpresen laguntza beharrezkoa izango da. Beharbada, etorkizunean, euskal hiriek behar duten ur-horniketa txikiagoa izango da nahiz eta herritar kopurua handiagoa izan eta jarduera ekonomikoa igo”.
“Dagoeneko lortu dugu azken hamarkada honetan, batez ere, zabalkunde sarearen hobekuntzarekin, itukinak konponduz, kontsumo gehiegikeriak kontrolatuz eta herritarren eta enpresen ahaleginaz kontsumoaren murrizketan. Erakutsi dugu kudeaketa on batekin kontsumoa eta garapena eskutik joan daitezkeela, are gehiago, gaur egun gauza bera direla”, azpimarratu du sailburuak.
Uraren Mundu Egunaren ospakizun bateratua
Uraren Euskal Agentziak, URAk, erakunde guztiak ekitaldi batean bildu ditu Uraren Mundu Eguna elkarrekin ospatzeko. “Hirietarako Ura: Hiri erronkari erantzunez” lelopean antolatu den egun honetan, helburua, uraren eta saneamendu sistema kudeaketa egoki baten eta horrek dituen erronken inguruan hausnartzea da.
Ekitaldia Bilbaoko Ur Kontsortzioak Arrigorriagan dituen instalazioetan egin da eta bertan Pilar Unzalu sailburua, Iñaki Atxukarro Lurralde Plangintza eta Ur sailburuordea eta Bilbaoko Ur Kontsortzioko Presidentea Ibon Areso egon dira. Ekitaldi horretan ere, Euskal Autonomi Erkidegoko uraren kudeaketarekin zer ikusia duten hainbat erakundek parte hartu dute.
Iñaki Atxukarrok, egunarekin bat datorren leloa gogora ekarriz zera aipatu du, “historian lehendabizikoz jende gehiago bizi da hirietan mundu zabalean baino: 3.300 milioi lagun, eta hirietako paisaia gero eta handiagoa egiten ari da. Aurre egin behar diogun erronka handia eta beharrezkoa da. Planetako beste hainbat tokitan dauden beharrak Euskadin ez baditugu ere oraindik ere inbertsio asko egin behar dira kudeaketa hobetzeko eta horretan gabiltza gaur hemen elkartu garen erakundeak”.
Bere hitzaldiaren amaieran, Iñaki Atxukarok ur kudeaketan eman beharra dagoen koordinazioa azpimarratu du, besteak beste, “lurraren edozein muturretan ur edangarriaren zabalkundea guztizkoa izan dadin”.
Ekitaldi horretan, urarekin zerikusia duten 6 laburmetraia ikusteko aukera izan da: ‘Entre dos aguas’, ‘Fortaleza, Brasil’, ‘Dame un minuto de agua’, ‘El agua es de todos. Todos somos agua’, ‘Está en tu mano’, eta ‘Gotas de vida’.


Berri honen iruzkinen RSSa