Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Martxoak 28 0

Beste hiru BERC bultzatuko ditu Ikerbasquek

Aldez aurretik ebaluazio-lan inportantea egin ondoren hartu da erabaki hau, nazioarteko adituen eta Fundazioaren aholkularitza-batzorde zientifikoaren beraren parte-hartzearekin

Ikerbasque Fundazioko Patronatuak gaur hartu du hiru beste hiru BERC (Basque Excellence Research Centre) ikastegi martxan jartzeko tramiteei hasiera emateko erabakia, Materialen, Aplikazio eta Nanoestrukturen eta Neurozientzia eta Diseinu Makromolekularraren arloetan.

BERC horiek martxan jartzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2,8 milioi euroko finantziazioa eman dio Ikerbasqueri. Erabaki honekin, kasu honetan Euskadin ikertzaileen oso sare handi bat dagoelako gauzatu ahal izan dena, bederatzi BERC izango dira erkidego honetan.

Orain Ikerbasque Fundazioak BERC bakoitza abian jartzeko plan espezifiko bat egingo du, puntu hauek azalduko dituena, besteak beste: izango duen pertsonal ikertzailea, haren ikerketa-ildo zehatzak, aurreikusitako gastu eta diru-sarrerak, kokapena eta hornikuntzak.

Martxan jarriko diren hiru BERCak hauek dira: Basque Excellence Research Centre (BERC), material, aplikazio eta nanoegiturenak, José Manuel Barandiaranen zuzendaritzapean, Neurozientzien BERC, Carlos Matuteren kontura, eta diseinu makromolekularraren BERC, José Mª Asuaren ardurapean.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.