Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Apirilak 13 0

Lanbide Heziketako III. Euskal Plana "enplegu aukerak" ekarriko ditu

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren hasieran testua behin betiko onetsiko duela aurreikusten da

LOE delakoaren heziketa ziklo berriak ezartzen jarraituko da plan honen bidez, on-line prestakuntzarako ikastetxe berezi bat sortuko da eta Euskadiko ikastetxe integratuen sarea izango da. Gainera Lanbide heziketarako azpiegitura plan berezi bat jarriko da abian, eta modernizatu egingo dira ikastetxeak ekipamenduen bidez.

Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren dokumentuak, lehendakariaren ustez, “Euskadin lanbide heziketa berri” bat sortzea dakar, eta “herrialde honen nortasun-ikur” bihurtzeko moduan garatu behar da. Gainera, beharrezkotzat jotzen du “lanbide heziketa modernoa, ongi diseinatua, errealitatearekin lotua eta euskal gizartearen galdera eta behar berrietara lotua garatu eta ezagutzera ematea”.

Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren aurkezpenean Patxi Lopez lehendakaria, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua izan dira. Haiekin batera, zenbait sindikatuen eta zentroen ordezakaritzak ere egon dira Gasteizen egin den ekitaldian.

Lehendakaria euskal herritar guztiak “kualifikazio profesionalaren tandemera igotzearen alde agertu da” eta LH eredu berria krisitik ateratzeko “funtsezkoa” izango dela gehitu du.

Bestalde, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak azpimarratu du lanbide heziketa sistema berria “garapen ekonomikorako motor eta laneragarritasun-faktore” izango dela. Sailburuaren hitzetan, “Euskadi Europan Lanbide Heziketaren arloan erreferente bihurtzeko ibilbide-orri on” bat da.

Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren aurkezpen-ekitaldian, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak esan du testu adostuak herritarren prestakuntza “eraldatuko” duela. “Gaur egun, ez dago ikasteko garai bat eta lan egiteko garai bat; orain, bizitza osoan zehar ikasten da”, gehitu du.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.