Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Maiatzak 11 0

Madrilen ordezkaritza duten autonomia erkidegoetako gobernuen ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan bildu dira lehenbiziko aldiz.

Duela gutxi izendatu dutela eta, Irune Aguirrezabal Quijera beste autonomia erkidegoetako ordezkariekin bildu da Ordezkaritzaren egoitzan.

“Madrilen ordezkaritza duten autonomia erkidegoen ordezkari guztien arteko lehenengo bileraren alderik garrantzitsuena da etorkizunean ere biltzen jarraituko dugula. Guztiok bat etorri gara: bilera hauek instituzionalizatu egin behar dira, urtean, gutxienez, bilera bat eginez”.

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkariak, Irune Aguirrezabal Quijerak, Madrilen ordezkaritza instituzionala duten beste autonomia erkidegoetako gobernuen ordezkariak hartu ditu gaur eguerdian, Ordezkaritza ezagutarazteko eta bakoitzaren egiteko eta jardueren berri emateko elkarri. Bileran Katalunia, Andaluzia, Nafarroa, Asturias, Valentzia eta Galiziako ordezkariak izan dira, baita Aragoiko, Kanarietako eta Kantabriako ordezkariak ere.

Bileran zehar, Irune Aguirrezabalek ongi etorria egin die ordezkari guztiei eta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza aurkeztu die; Jaurlaritzaren Kontseiluak martxoaren 22an onartu zuen ordezkaritza hori sortzea. Horren ondoren, bileran egon diren gainontzeko autonomia erkidegoetako gobernuen ordezkariek beren buruak aurkeztu dituzte.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.