
Emakumeen Sexu-esplotaziorako Salerosketari buruzko jardunaldia
Emakumeen Sexu-esplotaziokiko hezkuntza eta sentsibilizazioa jorratu dituzte
Emakumeen sexu-esplotaziorako salerosketa izan du hizpide gaur Gasteizko Villa Suso Jauregian egingo den jardunaldiak. Eusko Jaurlaritzako Genero.indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak antolatutako ekitaldia izango da.
Gasteizko Villa Suso Jauregian egin da aipatutako jardunaldia goizeko bederatzietatik aurrera. Ordu horretan, Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria den Mariola Serranok eman dio ofizialki hasiera.
Hainbat mediku, abokatu, unibertsitateko ikasle eta Ertzaintza, Guardia Zibila eta Polizia Nazionaleko kidek hartu dute parte jardunaldi honetan. Guztiek ere sexu-esplotaziorako salersoten diren emakueen gaia izan dute hizpide. Biktimei esparru ezberdinetan (judiziala, poliziala eta abokatuena) eman beharreko laguntza eta babesaz aritu dira. Era berean, gai honekiko hezkuntza eta sentsibilizazioa jorratu dituzte eta, parte-hartzaileek film labur bat eta dokumental bat ikusteko aukera izan dute.


Berri honen iruzkinen RSSa