Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Maiatzak 16 0

Idoia Mendia World Wide Web-aren sortzailea den Tim Berners-Lee-rekin arituko da eGovernment-i buruz

Bilbao Web Summit Bilbon izango da bihar, Euskalduna Jauregian, ekitaldiak nazioarteko lehen mailako adituen arteko eztabaidak izango ditu

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua Idoia Mendia andreak parte hartuko du asteazkenean Bilbao Web Summit-en azken egunean. e-Government-i buruzko saio batean izango da eta, bertan, World Wide Web-aren asmatzailea izateagatik mundu osoan famatua den Tim Berners-Lee jaunarekin esperientziak eta iritziak partekatuko ditu. Eztabaida-saioa Jet Propulsion Laboratory delakoan Ezagutzaren arkitekto burua eta NASAko (Nacional Aeronautics and Space Administration) Ezagutzaren Kudeaketako taldearen liderra den Jeanne M. Holm-en eta IKTetan espezializatutako Zentro Teknologikoa den CTICeko Gobernu Irekiaren Unitateko arduraduna den José Manuel Alonsoren ekarpenek osotuko dute.

Sailburuak ingelesez (gailurraren hizkuntza ofiziala) azalduko du Jaurlaritzak hartu duen gobernu irekiari eta administrazio elektronikoari buruzko politika. Kudeaketa publikoan gardentasuna gehitzera martxan jarritako ekimenak aipatuko ditu eta ez dira faltako Berrikuntza Publikoaren Planari (PiP) eginiko aipamenak.

Bilbao Web Summit Bilbon izango da bihar, Euskalduna Jauregian, hain zuzen. Ekitaldi global bat bezala iragartzen da, nazioarteko lehen mailako adituen arteko eztabaidak izango dituena. Hauek, Interneten etorkizunari buruz eztabaidatuko dute eta Webaren belaunaldi berria diseinatuko dute, negozioen ikuspegitik. Ekitaldi honetan goi-mailako exekutibo, ekonomista eta estrategak egongo dira eta barne hartuko ditu ere berritzaileak, teknologiako zuzendariak eta Webaren erabileran erabakiak hartzen dituzten eta, ondorioz, Webaren belaunaldi berriaren garapenari buruzko erabakiak hartzen dituzten beste eragile batzuk ere.

Topaketa zuzenduta dago teknologian eta praktika onenetan interesa duten zuzendari nagusi, finantzario zein komunikazio, teknologia eta marketineko zuzendari guztiei.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.