
Euskadiren Ordezkaritzak parte hartzen du “Bicicleta, cuchara, manzana” filmaren aurkezpenean, Buenos Airesen.
Pasqual Maragall, Generalitat de Cataluña-ren Presidente ohia eta film honen protagonistaren aurrean, DERHUMALC-en, Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartuko duen "Bicicleta, cuchara, manzana" izeneko filma aurkeztu zuten Buenos Airesen.
Fundación PROAn egindako emanaldira, Rafael Estrella Espainaren Argentinako Enbaxadorea, Jordi Font Kataluniaren Ordezkaria eta Elvira Kortajarena Mercosur-eko Euskadiren Ordezkaria joan ziren. Baita Diana Garrigosa, Pasqual Maragall - Alzheimer Internacional Fundazioaren Presidenteordea egon zen ere.
Filma joan den iraileko Donostiako Zinemaldiko sariketatik kanpoko sail ofizialean lehen aldiz eman zuten, eta Dokumental onenaren Goya saria irabazi zuen besteak beste. Buenos Airesen, maiatzaren 19tik 25era egingo den zinemaldian hartuko du parte.
Maragallen gaisotasunaren berri publikoki eman eta gero bi urtetan gertakerien ibilbidea kontatzen den filmea, Alzheimer-ri buruz kontzientzia hartzeko erreminta gisara egina dago.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak
- Argazkiak (8)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Elvira Cortajarena Ordezkaria









Berri honen iruzkinen RSSa