Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Maiatzak 31 0

Lehendakaritzak “asmoen bikaintasuna” exijitzen du erakundeak osatzeko

Gobernu Kontseilua Irungo Parke Ekologikoan bildu da gaur, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzearen karietara

Euskal exekutiboaren buruak berriz ere eskatu die alderdi politikoei, akordioak lortzeari begira, Euskadiko proiektu estrategikoak “geraraziko ez dituzten” gobernuak berma ditzatela; izan ere, proiektu horiek, bere ustez, arriskuan egongo dira Bilduk erakundeak kontrolatzen baldin baditu. Lehendakariak, gainera, bazter utzi du sozialistek Bildurekin inongo akordiorik egitea, zeren eta legezko alderdia izanik ere, oraindik ere “ibilbide demokratikoa egiteko baitu”.

Lehendakariak alderdi politikoei eskatu die “asmoen bikaintasuna” erakuts dezatela eta beren gain har dezatela herriaren proiektu estrategikoak eta helburuak aurrera ateratzeko adostasunak bilatzeko erantzukizuna. Euskadik gobernu “egonkor, arduratsu eta leialak behar ditu, proiektuak geraraziko ez dituztenak eta batzuk besteen kontra jokatuko ez dutenak”.

Adierazpen horiek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren bilera egin ondorengo prentsa-aurrekoan egin ditu lehendakariak. Bilera hori, arestian esan bezala, Irungo Parke Ekologikoan egin da, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzearen karietara.

Lehendakariari galdetu diotenean zein aukera dauden Bilduk Gipuzkoako erakundeetan egoteko, Lehendakariak adierazi du “herriaren aurrerapenaren aurka dagoen alderdi batek Gipuzkoan gobernatzea ez dela albiste ona”. Hori dela eta, alderdi politikoei eskatu die konponbideak bila ditzatela, AHTa edo Pasaiako Badiaren berroneratzea bezalako proiektu “estrategikoen” garapena eta jarraitutasuna bideratuko dutenak, eta ez dutenak “proiektu horien eta herriaren geraraztea bilatuko”.

Prentsa-aurrekoan, lehendakariak baieztatu du EAJk, balizko itunak lortzera bideratutako beren jokabideekin “zurrut eta purrut” egin nahi duela. Lópezek salatu du nazionalisten jokabidea: “Bildu errespetatu, PSE errefusatu eta toki guztietan gobernatu nahi izatekoa, hori ez baita nire ekuazioetan sartzen”, adierazi du. Gainera, baieztatu du Eusko Alderdi Jeltzalea ez dela “agente kaltegabe” bat eta ohartarazi du “proiektu estrategikoak gerarazten badira” haren ardura izango dela.

E.Coliren balizko kasua

Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboko unitatean ingresaturik dagoen pertsona orain dela 10 egun “Alemaniara osasuntsu joan zen, eta Euskadira gaixorik itzuli zen”. Lehendakariak adierazitakoaren arabera, gaixoa “larri” dago, egin zaion analisi mikrobiologikoaren emaitzen zain; izan ere, analisi horrekin egiaztatuko da Escherichia coli kasu bat den ala ez.

Lehendakariak argitu du kutsatzea Alemanian gertatu dela eta ez Euskadin. Hori dela eta, adierazi du inongo arrazoirik ez dagoela pepinoak edo bestelako barazkiak ez kontsumitzeko.

Euskadi - Akitania

Patxi López lehendakariak iragarri du Euskadik eta Akitaniak euroerregio bat sortuko dutela , eta Hendaian izango duela egoitza. Euroerregio horren lehendakaritza, berriz, txandaka beteko da. Horrekin bi erregioen arteko lankidetza-ekintzak garatu nahi dira, bien garapen ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatze aldera.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.05.31)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-05-31n hartutako erabakiak

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Lehendakaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.