
Cristóbal Balenciaga Museoa inauguratu da
Museoak ekainaren 10ean irekiko ditu ateak jendaurrean
Patxi López lehendakariak eta Espainiako erregina buru izan dira inaugurazio ekitaldian. Cristóbal Balenciaga Museoak, munduan jostun bati eskainita eta ezaugarri horiekin egindako lehen museoak. Cristóbal Balenciaga Eizaguirre jostun eta sortzailea garai guztietako diseinatzailerik onenetakoa izan zen, eta dagoeneko badu bere bizitza eta lanbidea ezagutarazteko ezinbesteko erreferentzia. Jendaurrean ireki aurretik, Espainiako erregina, erakundeetako agintari nagusiak eta modako eta kulturako ordezkariak ofizialki inauguratu dute museoa.
Cristobal Balenciaga Fundazioaren ekimenez sortu da museoa, diseinatzailea bera eta haren lana sustatu, ezagutarazi eta bultzatzeko xedez; izan ere, Balenciaga oso pertsonaia garrantzitsua izan zen sorkuntza artistikoari aldetik, oro har, eta modaren eta goi-joskintzaren ikuspuntutik, zehazki.
Cristóbal Balenciaga Fundazioa 1999an eratu zuten Getariako Udalak eta Kultura Ministerioak, eta, 2010eko irailean, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin zuten ekimenarekin. Fundazioak jostun-sortzaile bikainaren bilduma paregabea gordetzen du. Soineko eta osagarrien artean 90 pieza hautatu dira arreta handiz, ekainaren 10etik aurrera txandakako erakusketa batean ikusgai jartzeko.
Bildumako piezen artean, Europako errege-erreginentzat eta aristokraziarentzat egindako sorkuntzak daude. Azpimarratzekoak dira Belgikako Fabiola erreginaren ezkontzako soinekoa, Grace Kellyren jantzi batzuk eta nazioarteko kulturako eta politikako ordezkarientzat zein aberats handientzat egindakoak, hala nola Monna Bismarcken eta Rachel Mellonen soinekoak eta Hubert de Givenchyren bilduma pertsonala.
Bi eraikin Cristóbal Balenciaga Museoarentzat
Getariako Aldamar parkean kokatutako museoak bi eraikin ditu: bata Aldamar jauregi historikoa da, XIX. mendeko eraikin monumentala, Casa Torres markesek udako bizileku izan zutena; bestea eraikin berria da eta aurrekoari mendebaldeko fatxadatik atxikita dago.
Cristóbal Balenciaga Museoaren arkitektura nagusian hiru espazio bereizten dira: bisitariari eskainitako espazio zentrala, espazio didaktikoa eta administrazio-espazioa.Aldamar jauregiak aldi baterako erakusketak eta dokumentazio-zentroa hartuko ditu barne.
Baterako finantzaketa
Museoa egiteko 30 milioi euro inbertitu dira, obren lehen eta bigarren faseetako gastuak, proiektu museografikoarenak eta orain arte abian jarritako ekimenenak kontuan hartuta. Ekarpenak honela daude banatuta: % 30 Kultura Ministerioak jarri du, % 35 Eusko Jaurlaritzak eta beste % 35 Gipuzkoako Foru Aldundiak. Getariako Udalak lurzoruaren erabilera-eskubideak laga ditu.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak (11)
- Argazkiak (35)
- PDF (5)
- recursos_museo_balenciaga_m... 56.7 MB
- recursos_museo_balenciaga_e... 110.8 MB
- recursos_descubrimiento_pla... 26 MB
- recursos_invitados02_museo_... 24.2 MB
- recursos_invitados_museo_ba... 29.5 MB
- recursos_descubrimiento_pla... 26 MB
- recursos_invitados02_museo_... 24.2 MB
- recursos_invitados_museo_ba... 29.5 MB
- recursos_museo_balenciaga_e... 110.8 MB
- recursos_museo_balenciaga_m... 56.7 MB
- recursos_visita_reina_sofia... 41.3 MB
- 20110607_balenciaga_0001.jpg 1.3 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0006.jpg 1.2 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0008.jpg 1.1 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0011.jpg 1.3 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0013.jpg 1.2 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0016.jpg 1 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0018.jpg 1.4 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0022.jpg 1.3 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0028.jpg 1.2 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0030.jpg 1.2 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0033.jpg 1.5 MB (.jpg)
- 20110607_balenciaga_0034.jpg 1.2 MB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 538.4 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 1.9 MB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 1 MB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 1.7 MB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 563 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 793.4 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 1.4 MB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 984.4 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 585.2 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 715.5 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 655 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 527.3 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 1 MB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 680.2 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 515 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 560.2 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 617 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 500 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 709.4 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 603.1 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 682.4 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 661.1 KB (.jpg)
- 2011_06_07_lehen_museo_bale... 640.1 KB (.jpg)
- Archivo_comprimido.zip 3 MB (zip)
- Archivo_comprimido_2.zip 4 MB (zip)
- Archivo_comprimido_3.zip 3.9 MB (zip)
- Archivo_comprimido_4.zip 5.2 MB (zip)
- Archivo_comprimido_5.zip 4.9 MB (zip)
Politikariak
Gaiarekin lotutako berriak
-
Beasaingo Igartza Jauregiak ‘Euskadin moda zapore’ erakusketa hartu du, hain zuzen ere 12 euskal diseinatzailek Cristobal Balenciagaren omenez prestatutako erakusketa.
urte bat gutxi gora behera · 1
-
Cristobal Balenciagaren omenezko 12 euskal diseinatzaileen ‘Euskadin Moda Zapore’ erakusketa hartu du Bilbaocentrok
urte bat gutxi gora behera · 2
-
Aurrera doaz Balentziaga Museoa martxan jartzeko lanak
2 urte baino gehiago · 0
-
Cristobal Balenciagaren omenezko “Euskadin Moda Zapore” erakusketa Bilbora itzuliko da Aste Nagusian
9 hilabete · 0
-
Cristobal Balenciagaren omenezko “Euskadin Moda Zapore” erakusketa ikusgai egongo da Donostiako Aste Nagusian
9 hilabete · 0
-
Cristobal Balenciagaren omenezko “Euskadin Moda Zapore” erakusketa ikusgai egongo da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan
9 hilabete · 0
-
Ia 300 gonbidatu gaur gauean Euskadiren turismo-aurkezpenean, Munichen
urte bat gutxi gora behera · 1
-
Bernabé Unda delegazio bateko buru izango da Alemanian eta Vienan euskal enpresen interesak indartzeko
urte bat gutxi gora behera · 0
-
Museoen Kontseilu Aholkularia
10 hilabete · 5
-
Bederatzi museo gehiago Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan gehitzen dira
6 hilabete · 0




































Berri honen iruzkinen RSSa