
Donostialdeko metroaren Lasarte-Errekalde zatiaren bikoizketa
Luzera: 1,7 km.
Esleipenduna: UTE Tecsa - Campezo - Obras Subterráneas
Obren hasiera: 2010eko uztaila
Bukatzeko epea: 2012ko udaberria
Deskribapen teknikoa
Jarduketaren xedea, Lasarteko trenbide zabalgunearen eta Errekaldeko geltokiaren artean 1.700 metroko luzera duen tren bikoizketa da. Zati hori Bilbo/Donostia linearen barruan dago gaur egun.
Planteaturiko proiektuaren barruan, Lasarten, N-634 errepidearen azpialdeko igarobidearen eta Errekaldeko geltokiaren arteko zatiaren bikoizketa, bazterbide bat eraikitzea eta, bobinak kargatzeko eta deskargatzeko maniobrak erraztuko dituen lanak sartuko lirateke.
Aurreikusitako bikoizketaren zati nagusia egungo trenbidearen(-rekin) paraleloan joango da. 800 metro luze izango den saihesbidea izango du, bateragarria Lasarte Oriarekin lotzeko adarrarekin. Horrela, Herreran hasten den trenbide bikoitza Lasarteko trenbide zabalgunearen hasieraraino luzatu ahal izango da.
Saihesbide hori egiteko mea tunel bat burutu beharko da (Irubideko tunela). Tunela 258 metro izango da luze, eta haren ondoren, 242 metro luze izango den eta Irubideren eta Añorga erretenaren ubidearen arteko lotunea osatzen duten trenbideen azpitik joango den tunel faltsua.
Jarduketa horrek, Errekalde-Añorga zatiaren bikoizketarekin batera, era nabarmenean hobetuko du Lasarte-Donostia tren igarobidearen inguruan bizi edo lan egiten duten pertsonen mugikortasuna, izan ere, 7,5 minutuz behingo maiztasunak eskaintzeko aukera emango baitu.
Lasarte-Errekalde zatiaren bikoizketa lanez gain, gaur egun Errekalde-Añorga eta Loiola-Herrera zatien bikoizketa lanak ere ari dira burutzen, eta baita Arason egongo diren kotxetegien eta tailerren eraikuntza lanak ere.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak
- Argazkiak (13)
- PDF (2)
- 2011_06_03_cale_metro_arrio...
- 2011_06_03_cale_metro_arrio...
- 2011_06_03_cale_metro_arrio...
- 2011_06_03_cale_metro_arrio...
- 2011_06_03_cale_metro_arrio...
- 2011_06_03_cale_metro_arrio...
- 2011_06_03_cale_metro_arrio...
- 2011_06_03_cale_metro_casco...
- 2011_06_03_cale_metro_expli...
- 2011_06_03_cale_metro_opera...
- 2011_06_03_cale_metro_segur...
- 2011_06_03_cale_metro_tren.jpg
- 2011_06_03_cale_metro_vias_...














Berri honen iruzkinen RSSa