Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Ekainak 28 2

Edurne Pasabanek Euskal Herritar Unibertsalaren Saria jaso du

Pasabanek Patxi Lópezen eskutik jaso du saria Lehendakaritzan izan den ekitaldian

Epaimahaiak baloratu du Pasabanek Euskadiren izena “planetan osoan barna” eraman duela, eta harekin batera “diziplina, jarraikitasuna eta pasioa” bezalako balioak ere eraman dituela; hain zuzen ere, balio horiei esker bilakatu da Pasaban “norbere burua gainditzearen eta iraunkortasunaren” adibidea.

Hamalaugarren aldia da sari hau ematen dela. Haren bidez, izan ere, beren jardun pertsonal nahiz profesionalean, kanpoan euskal irudi positiboa zabaltzen lagundu duten pertsona, elkarte, erakunde edo instituzioak omendu nahi dira. Euskal Herritar Unibertsala Saria 1996an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak.

Lehendakariak azaldu du Pasabanek “oztopo sozialak eraitsi dituela, eta emakumeentzat konkistatu dituela haientzat, itxura batean, debekatuta zeuden eremuak”. Muga hori gaindituz, “berdintasunaren aldeko terrenoa irabazi du” –adierazi du–. Lópezek uste du Pasabanen ahalegina eta bere burua gainditzeko esfortzua “imitatzeko moduko eredu bat” direla, eta erakusten duela Euskadi bezalako gizarte batek kanpora ateratzeko “betebeharra” daukala. Eta Edurne Pasabanen adibideak erakusten du nola transmititu daitezkeen “bestek gu ezagutzeko eta gurekin lotzeko nahi ditugun balioak eta jarrerak”.

Ekitaldian zehar, Lehendakariak Donostia zoriondu du, 2016ko Europako Kultur Hiriburua izendatu baitute. Izan ere, horrek erakusten du “Euskadiren kemena, herritarrek proiektu kolektiboetan parte hartzeak daukan indarra eta, bereziki, aniztasuna eta dibertsitatea integratzearen balioa”.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Zorionak! Es totalmente merecedora del premio.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Edurne Pasaban recibe el Premio Vasco Universal 2010. http://bit.ly/izZf2B

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Txomin García

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.