
Lehendakariak “interes partikularrak” alde batera utzi eta herritarren kezkekin “bat etortzeko” proposatu die ahaldun nagusiei
Lehendakariaren proposamenek enplegua, politika sozialak garatzea, erakundeetako bikoiztasunak deuseztatzea eta fiskalitate “bidezkoagoa eta zuzenagoa” lortzea dute helburu
Patxi Lopez lehendakariak, baterako lau lan-esparrutan banatutako proposamena egin die ahaldun nagusiei: enpleguarekiko, politika sozialak batera garatzearekiko, bikoiztasunak deuseztatzearekiko eta “berdintasuna, efizientzia eta nahikotasuna” bermatuko duen fiskalitate batekiko konpromisoa hain zuzen ere. Lehendakariak azaldu duenez gaur egun Euskadiko erakundeetan dagoen aniztasun politikoaren eraginez Eusko Jaurlaritzak erantzukizun “are handiagoa” du politika “koordinatzeko eta bateratzeko” eta herritarrei “administrazioaren eta zerbitzuen ideia kohesionatu bat” emateko. Gaur goizean burututako batzarren ostean, Lopez ziur azaldu da, bere ustez akordioak iritsiko direlako “interes partikularrak” alde batera utziz gero.
Lehendakariak izan dituen hiru ahaldun nagusiekin bileren argazkien galeria
Lehendakariak gaur goizean hiru ahaldun nagusiekin egin dituen bilerak giro "atseginean" gauzatu dira eta erakundeetako ordezkari guztiak prest azaldu dira irailetik aurrera aurkeztu dizkien lau ideietan batera lan egiteko. Lehena eta “lehentasun” gehien duena, Euskadiko lan-politikak hobetzea eta ekonomia suspertzea da. Bigarren jarduera lineak politika sozialak batera gartzearekin du zerikusia. Lahendakariak sistema berritzea planteatu du “gaurdanik erreformak egiten hasten ez badira politika soziala ez delako iraunkorra izango”. Lopezek proposatu duen hirugarrena, berriz, efizientzia falaterekin eta bizkoiztasunekin dago lotuta. Ideia honetan hiru ahaldun nagusiak bat etorri dira. Laugarren eta azken gaia fikalitatearen erreformari buruzkoa da , "berdintasuna, efizientzia eta nahikotasuna" bermatzeko.
Patxi Lopez lehendakaria hedabideen aurrean azaldu da gaur arratsaldean goizean hiru ahaldun nagusiekin eduki dituen elkarrizketak baloratzeko eta erakundeetako ordezkarien gogoa nabarmendu du lehendakariak berak aurkeztu dizkien proposamenei heltzeko eta aztertzeko. Lehen bilera goizeko 10etan egin da Lehendakaritzaren egoitzan Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin. 11:30etan berriz Martín Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin eta, azkenik, 13:00an Javier de Andrés Arabako Ahaldun Nagusiaren txanda izan da.
Lehendakariak azaldu duenez gaur egun Euskadiko erakundeetan dagoen aniztasun politikoaren eraginez Eusko Jaurlaritzak erantzukizun “are handiagoa” du politika “koordinatzeko eta bateratzeko” eta herritarrei “administrazioaren eta zerbitzuen ideia kohesionatu” bat emateko. Erakundeetako aniztasuna aukera “bikaina” da "interes partikularrak” alde batera uzten badira eta herritarren kezkekin “bat etortzeko” ahalegina egiten bada.
Proposamenak (atxikitako dokumentua ikusi)
1. Euskadiko enpleguaren eta suspertze ekonomikoaren aldeko konpromisoa Konpromiso hau sei ideia nagusitan banatzen da: Enpresen lehiakortasunaren hobekuntza, enplegagarritasunaren eta moldagarritasunaren hobekuntza, gazteen enpleguaren eta hezkuntzatik lanerako igarotzearen sustapena, giza eta lurralde kohesioaren indartzea, enplegurako baliabide eta zerbitzuen hobekuntza eta ildoaren kontrol eta ebaluazioaren bermea.
2. Politika eta zerbitzu sozialak batera garatzeko konpromisoa Kudeaketa eta zerbitzu publikoen hobekuntza proposatzen da lehentasun handia duten bi alderditan: RGIko laguntzak eta Etxebizitzagatiko Prestazio Osagarria eta giza zerbitzuen prestazioa.
3. Euskadiko administrazio publikoetan efizientzia falta eta bikoiztasunak deuseztatzeko konpromisoa Aldundiak lan-eremu honetara gehitzea proposatu da behin betiko azterketa osatu eta dauden disfuntzioak zuzenduko dituzten akordioak bilatzeko. Ekipamendu eta Zerbitzuen Mapa bat egin nahi da, herrialdea egituratzeko, euskal gizartea kohesionatzeko eta benetan iraunkorra izateko.
4. Zuzentasuna, efizientzia eta nahikotasuna bermatuko duen fiskalitate bat zehazteko konpromisoa Ondorengo jarduera lerroetan eztabaida proposatzen da: iruzurraren aurkako borroka, itzurpen fiskalaren aurkako neurriak, aurrerapenak aberatsen zerga-ordainketetan, zuzenketak PFEZren tratamenduan, ingurumenaren zaintzea eta ekintzaileentzako laguntza.
Deskargak
- total_lehendakai_ahaldun_ha... 34.9 MB
- total_lehendakari_eusko_jau... 9 MB
- recursos_lehendakari_diputa... 40.1 MB
- recursos_lehendakari_diputa... 37 MB
- recursos_lehendakari_diputa... 35.7 MB
- 2011_07_20_lehen_rueda_pren... 673.2 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 750.9 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 678 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 623.8 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 584.1 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 611.3 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 552.5 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 497.9 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_alava... 579.4 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 563.9 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 576.9 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 591.9 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 589.4 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 625.7 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 674.5 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 672.8 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 585.9 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 626 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_bizk_... 732.1 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 715.3 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 679 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 500.7 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 662.5 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 644.9 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 491.2 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 594.8 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 561.4 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_dipu_gipuz... 715.3 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_rueda_pren... 626.7 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_rueda_pren... 643.3 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_rueda_pren... 806.5 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_rueda_pren... 532.4 KB (.jpg)
- 2011_07_20_lehen_rueda_pren... 707.4 KB (.jpg)
- 2011_07_20_manos_dipu_bizk_... 225.1 KB (.jpg)
- 2011_07_20_manos_dipu_gipuz... 202.6 KB (.jpg)
- COMPARECENCIA_LEHENDAKARIA_... 125.5 KB (pdf)
Politikariak
Gaiarekin lotutako berriak
-
Lehendakaria “baikor” azaldu da eta foru aldundiekin fiskalitateari buruzko akordio batera iristea espero du
urte bat gutxi gora behera · 0
-
Jaurlaritzak lan-proposamen bat helarazi die foru-aldundiei
9 egun · 0
-
Lehendakariak hiru diputatu nagusiei dei egingo die bilera bat egiteko
urte bat gutxi gora behera · 0
-
Euskadiren beharrizanetara egokitutako “proposamen orokor” bat aurkeztuko die Ahaldun Nagusiei Lehendakariak
3 urte baino gehiago · 0
-
Lehendakariak zerga erreformari buruzko partaidetza prosezu bat zabaldu du
urte bat gutxi gora behera · 14
-
Lehendakaria diputatu nagusiekin elkartuko da 20an
urte bat gutxi gora behera · 0
-
Lehendakariak Politika Orokorraren Eztabaidan Egindako Hitzaldiaren Laburpena. 2011ko irailaren 29an (2011-09-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
urte bat gutxi gora behera · 0
-
Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta EUDELek elkarrekin lan egitea adostu dute, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko
14 egun · 1
-
Lehendakaria hiru diputatu nagusiekin bilduko da “euskal instituzioen jarduera bateratua” aztertzeko, krisiaren kontrako doikuntza-neurrien aurrean
3 urte baino gehiago · 1
-
Adostasun handia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako planaren ildo estrategikoei buruz
2 urte baino gehiago · 0




































Berri honen iruzkinen RSSa