
KZguneak 10 urte bete ditu
350.000 hiritarrek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzaren telezentroen sarearen prestakuntza ekintzetan
KZgunea proiektuak, SPRIk babestua, bere lehenengo hamarkada bete du 2001. urtean hasi zeneko helburuak nabarmen gaindituz. 350.000 hiritarrek baino gehiagok hartu dute parte Eusko Jaurlaritzaren telezentroen sarearen prestakuntza ekintzetan. Erabiltzaileekin izandako hartu-eman zuzenak zerbitzuaren etengabeko hobekuntza erraztu du eta zerbitzua bera finkatu du.
Euskal gizartea Interneterako eta inguru digitaletarako alfabetatzen eskarmentu handia duela, KZguneak konpromiso berria hartu du: Berrikuntza soziala eta gaitasun teknologikoen garapena.
Etapa berri honetan, KZguneak apustu sendo egiten du administrazio elektronikoaren alde. Izan ere, METAPOSTA proiektuan hartuko du parte prestakuntza eta hedapen alorretan ikastaro eta aurrez aurreko alten bidez bere ikasgu gehienetan. Gauza bera gertatzen da Izenpe Ziurtagiri digitalarekin.
Software librea da bere beste apustuetako bat. Teknologia berrien hedapena eta gaitasun teknologiko ugari dituen gizartea sorraraztea KZgunearen lehenengoetariko baldintza da eta software librea bidelagun ezin hobea da helburu horretarantz aurrera egiteko.
Bere proposamen berriak betetze aldera inguru laguntzaile, sendo eta eraginkorra bilatu du. 2008tik KZgunea Telezentroen Sareen Komunitatearen Elkarteko kidea da. Honek ahalbidetzen dio parte hartzea beste erkidego autonomoetako telezentroen sareen proiektu ugarietan.
KZguneak ez du bazterrean uzten erabiltzailearen prestakuntzarekiko konpromisoa. Izan ere, ehun ikastaro interaktibo baino gehiago eskaintzen ditu, baita informatika eta Interneteko ziurtagiriak eta IT-Txartela ere. Azkeneko hauek garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, 2002tik 338.600 azterketa baino gehiago egin direlarik.
Beste gonbidatu batzuk
- Kzgunea


Berri honen iruzkinen RSSa