Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Irailak 22 5

Euskadi, "garapen jasangarriaren abangoardian"

EcoEuskadi 2020 estrategian parte hartu duten hainbat kolektibok esker ona jaso dute gaur, egin duten lanagatik

EcoEuskadi 2020-k «garapen jasangarriaren abangoardian» kokatuko den herrialde proiektu baten sorreran aurrera egiten lagunduko digula baieztatu du lehendakariak. Lopezen hitzetan, EcoEuskadiren estrategiak babes sozialeko sistemak indartzen, baliabide naturalak eta biodibertsitatea zaintzen, mendekotasun energetikoa murrizten eta balio eta kalitatezko sistema bat egiten lagunduko digu. Gainera, lehendakariak erantsi du Administrazio Publiko «modernoa, heritarrei irekia, eraginkorra eta gardena» lortuko dela.

Lehendakariaren iritziz EcoEuskadi 2020-k Euskadi eskualde «aurreratuenentako» bat bihurtuko du.EcoEuskadi «epe ertainera» egindako estrategia bat da eta «Euskadi metropoli kohesionatu, herritar librez osatutakoa, berritzailea, lehiakorra eta jasangarria» lortzea du helburu.

Patxi Lopez lehendakaria, EcoEuskadi 2020, Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia egin duten pertsona eta erakunde guztiekin elkartu da proiektuan izan dute partaidetza eskertzeko, datozen urteetan ekonomia, ingurumen, eta gizarte arloetan jasangarritasunera eramango baitu Euskadi. Topaketa gaur arratsaldean izan da Leioako (Bizkaia) Artaza Jauregian. Ekitaldian Carlos Aguirre, Ekonomia eta Ogasun sailburua, Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Pilar Unzalu, Ingurumen sailburua eta Manu Salinero, Lehendakaritzako idazkari nagusia ere bertan izan dira.

Gaur arratsaldean, EcoEuskadi 2020-n parte hartu duten gizarte, hezkuntza, enpresa eta erakunde kolektiboetako ordezkariek esker ona jaso dute egin duten lanagatik.

Berri honen iruzkinen RSSa

5 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, a la vanguardia del desarrollo sostenible http://t.co/53ogS19E

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Zorte on @ecoeuskadi2020! RT @Irekia: Euskadi, a la "vanguardia del desarrollo sostenible". EcoEuskadi 2020 http://t.co/o6CNqUbB

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi, a la "vanguardia del desarrollo sostenible". EcoEuskadi 2020 http://t.co/VcPh4SQC

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Vaaale.La info: http://t.co/SdYPZL90 , vía @Irekia

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi, a la "vanguardia del desarrollo sostenible". EcoEuskadi 2020 http://t.co/VcPh4SQC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.