Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Irailak 30 4

100 proposamen adinekoek bizi-kalitate hobeago bat izan dezaten

Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta erkidegoari egin diezaioketen ekarpena baliatzeko 100 proposamen biltzen dituen eztabaidarako dokumentua aurkeztu da

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Zahartzen direnen ongizatean eta tratu onean aurrera egiteko ehun proposamen izeneko dokumentua aurkeztu du gaur. Dokumentua egiterakoan Euskadiko administrazio publikoek eta gizarteko elkarteen ordezkariek parte hartu dute. Lan berritzailea da, adinekoen partaidetza aktiboa ahalbidetzen duen gizartea eraikitzeko helburua duena, partaidetza hori herritarren artean onartua eta baloratua izateko moduan.

Sailak zahartzearekin duen konpromisoa argi geratu da, besteak beste, Berrikuntza Soziosanitarioko zentroaren sorrerarekin eta etxez etxeko zaintzarako Etxean Ondo esperientzia pilotuarekin, eta orain, beste aurrerapauso bat eman da dokumentu horrekin; izan ere, zahartzearen prozesuan laguntzeko eredua aldatzeko eta erkidegoari ekarpenak egiteko dagoen gaitasuna baliatzeko proposamenak jasotzen baititu.

Aurkezpen horrekin, proposamenei buruz beste gogoeta-, eztabaida- eta gizarteratze-prozesu bat irekitzen da gizarte osoan, eta hori datorren urtearen hasiera-aldean amaituko da, behin betiko dokumentua onartzen denean.

Bere azalpenean, sailburuak planteatu du "posibilitate eta hurbiltze-formula berriak irekitzeko premia zahartze-prozesuarekiko gizarte-erantzukidetasunetik eta autonomiaren onespenetik abiatuta", eta baztertu egin ditu zahartzaroa mendetasunari eta gaixotasunari lotuta historikoki ikusi duten postulatuei.

Dokumentuaren ardatza arreta eskaintzeko formula berrien bilaketa da, formula horien bidez adineko pertsonak beren ingurune ohikoenean atxikitzeko, beren errealitate sozial, kultural eta ekonomikotik hurbil, kolektiboak berak behin baino gehiagotan azaldutako xedea, alegia.

Lana hiru bloke handitan banatuta dago. Lehenengoa adineko pertsonak sasoi betean daudeneko gizartearen zati aktibo eta dinamiko gisa autonomia eta integrazioa ahalbidetzeko neurrien laburpena da. Ildo horretan, azterlanak jarraibide batzuk ematen ditu adineko pertsonak bizitzaren etapa horretan garrantzitsuak diren gaiei buruzko erabakiak hartzen orientatzeko, hala nola familia-bizitzaren antolamendua, gizarte-sareak edo osasun-zerbitzuekiko koordinazioa.

Era berean, belaunaldi arteko lotura baten premia jorratzen du azterlanak, adineko pertsonak gizarte-garapenean arrakasta handiagoz integra daitezen. Era berean, hiri-plangintzak, etxebizitzen eraikuntzak, hiriguneetako irisgarritasuna eta mugigarritasuna gure nagusien ongizatea lortzeko bideratu behar dira. "Errealitateari egokitzen zaion zahartzaroaren irudia helarazi behar diogu gizarteari, gizarteari egiten dioten ekarpena balioesten duena eta gizarte-aktibo bat bainoago karga gisa finkatzen dituzten estereotipoak ezabatzen dituena", adierazi du Zabaletak.

Bigarren blokea adineko pertsonek laguntza behar duten unera dago bideratuta. Ordurako, azterlanaren idazlariek proposatu dute etxe/egoitza dikotomia lausotzea luzerako arretetan intentsitate txikiko eta pertsona eta haren egoitza aztergai duen zerbitzu-sare zabal bat hedatzearen truke. Atal honetan sartuko lirateke kartako zerbitzudun etxebizitza alternatiboak, 10 laguneko modulu txikiduneko egoitzatan antolatzea, telelaguntza aurreratua, telemedikuntza eta tratu txarrak entzuteko telefonoa.

Dokumentuaren azken zatiak estereotipoak ezabatzea eta adineko pertsonen inguruko diskriminazioa ditu aztergai. Horiek ezabatzea lortzeko, gizartea adineko pertsonek gizarte-garapenerako egiten duten ekarpenari balioa emateari buruz sentsibilizatzearen eta kontzientziatzearen ildotik doaz proposamenak.

Berri honen iruzkinen RSSa

4 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: #Betion 100 proposamen adinekoek bizi-kalitate hobeago bat izan dezaten http://t.co/SRK56IUd

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    #Betion 100 proposamen adinekoek bizi-kalitate hobeago bat izan dezaten http://t.co/SRK56IUd

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: 100 propuestas para mejorar la calidad de vida de los mayores http://t.co/9xu6yU2n @betionEJGV

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    100 propuestas para mejorar la calidad de vida de los mayores http://t.co/9xu6yU2n @betionEJGV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.