Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Urriak 07 1

Eusko Jaurlaritzak 75 urte bete ditu

Lehendakariak nabarmendu du autogobernua eta Estatutua «demokrazia eta askatasunaren» sinonimo direla

Eusko Jaurlaritzaren 75. urteurrena ospatzen den honetan, Patxi López lehendakariak ziurtatu du autogobernua defendatzen jarraituko duela «gizartea zatitzeko banaketarik eta liskarrik gabe». «Horixe da gure erantzukizuna», gaineratu du. Lehendakariak adierazi duenez, «ziurrenik» autogobernuak ez ditu sekula «nortasun-helburuak dituztenen nahiak aseko». Edonola ere, jakinarazi du «adiskidetasunerako eta bizikidetzarako gune» dela.

Lehendakariak aldarrikatu du norberak nahi duen bezalako izaten jarraitu behar duela, «besteari bizitzen uzten ez dion egia absoluturik gabe». Bere iritziz, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek «aske izan behar dute, eta eskubide zein aukera berberak eduki behar dituzte». Ondoren, azaldu duenez, «Euskal Autonomia Erkidegoak denon eta gutariko bakoitzaren beharra dauka aurrera egiteko».  Lópezek nabarmendu du lehendabiziko Eusko Jaurlaritza «aniztasuna deuseztatzen zuen Estatu zentralista eta nazionalitate bakarrekoa» gainditzeko sortu zela, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaren «barne-aniztasuna aitortzeko» ere.  «Herri honetako tradizio politikoak elkarrekin bizi izateko», amaitu du.

Ohiko Gobernu Kontseilua Gernikako juntetxean egin dute, lehendabiziko Eusko Jaurlaritzaren 75. urteurrena ospatzeko (1936ko urriak 7).   Ospakizunaren aurretik, Patxi López lehendakaria eta bere taldea juntetxeko liburutegian elkartu dira; Jose Antonio Agirre lehendakariak Jaurlaritza osatu berritan lehendabiziko saioa egin zuen toki berean, hain zuzen ere.  Ondoren, osoko bilkuren aretoan beste ekitaldi bat antolatu dute; bertan izan dira aurreko gobernuetako lehendakariak, lehendabiziko Eusko Jaurlaritzako kideen senitartekoak, Eusko Legebiltzarraren ordezkariak eta Bizkaiko zein Gernikako agintariak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.10.7)

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno vasco cumple 75 años . http://t.co/cPLAwCgG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.