
Euskadik gas ez-konbentzionala aurkitu du, bere burua 60 urtez hornitzeko
Ez ohiko gasa haitzei itsatsia dago, eta ez poltsetan ohi duenez, beraz, erauzketa zailagoa eta garestiagoa da
Patxi Lopez lehendakaria (Dallas-eko ordua), HEYCO enpresaren ez ohiko gas erauzketako zelai bati bisita egiten izan da gaur goizean, enpresari-ordezkaritzako zati batek eta egun hauetan ere AEBetan den Industria Saileko buru Bernabe Undak lagunduta. Eusko Jaurlaritzak Euskadi Europa hegoaldeko gas ez-konbentzionalaren erreferentzia bihurtu nahi du, eta hortxe datza bisita honen interesa. Azken azterketek gasa antzeman dute Enara Handiko (Araba) inguruan, 14 putzu zulatu ostean; horietako 13tan aztarna esanguratsuak aurkitu dira. Horregatik, 100 milioi euro inbertituko dira beste bi prospekziotan, datozen 60 urteetan Euskadik bere burua gasez hornitu lezakeen aurkikuntza hau behin betiko egiaztatzeko.
Gaur egun, gas naturala euskal energia-eskariaren %42 da eta Gasteizko Exekutiboaren aurreikuspenen arabera, datorren hamarkadan ere gure mix energetikoko erregai nagusia izaten jarraituko du. halaha halaHala, uda honetan Bizkaiko Badia Gasa-ren hirugarren tankea eraikitzeari ekin zaio, La Gaviota plataformaren lur azpiko bilketaren erreforma egingo da eta Frantziarekiko interkonexioa handitu egingo da. Testuinguru honetan hain zuzen, sortu da aukera hau “Shale-gas” edo ez ohiko gas gisa, alegia. Gas honek berezitasun bat du, haitzei itsatsia agertzen baita, eta ez lur azpiko poltsetan, ohi duenez.Aldi berean, berezitasun hau arazo ere bihur daiteke, gasa lortzea garestitu eta zaildu dezakeelako.
Lehendakariak iragarri duenez, Enara Handiko (Araba) proiektuaren inguruan gasa aurkitu da, 14 putzu zulatu ostean; horietako 13tan aztarna esanguratsuak aurkitu ziren. Ondorioz, EVE-k (%42,82) eta AEBetako HEYCO ENERGY ESPAÑA (%21,88) eta CAMBRIA EUROPE (%35,30) enpresa estatubatuarrek partzuergo bat sortu dute. Egun hauetan, Euskal ordezkaritza AEBetan egiten ari den bisitaren anfitrioi eta gida papera betetzen ari dira, «aurreproeiktu batekin han izango genituzkeen aukerak aztertzeko», azaldu du Lopezek.
Bisita honen bidez eta Heyco-rekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresek merkatu berri honetan parte hartzea du helburu, beharrezkoak diren teknologien bitartez, bere eskaintzaren egokitzea bultzatuz.
Horretarako, nazioarteko bazkideekin lan egiten eta enpresa multinazional ospetsuak erakartzen saiatuko da, beren know-how eta garapen teknikak baliatzeko. «Herri-proiektu estrategikoekin gertatzen den bezala, ibilgailu elektrikoarekin edo sare elektriko adimendunekin esate baterako, ez ohiko gas naturalaren tokiko erreserben esplorazioa garapen industrialaren motore eta gure herriko enpresen jarduera bihurtzea nahi dugu», nabarmendu du lehendakariak.
Deskargak
- 2011_10_14_lehen_devon_028.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_020.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_054.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_035.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_078.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_073.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_098.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_094.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_112.jpg
- 2011_10_14_lehen_devon_107.jpg
- 2011_10_14_lehen_universida...
- 2011_10_14_lehen_devon_116.jpg
- 2011_10_14_lehen_universida...
- 2011_10_14_lehen_universida...
- 2011_10_14_lehen_universida...
- 2011_10_14_lehen_universida...
- 2011_10_14_lehen_universida...


















Berri honen iruzkinen RSSa