Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2010(e)ko Urtarrilak 14 0

Marcos Anak Giza Eskubideen René Cassin saria jaso du

Gobernuak aintzatetsi egin du, kartzelatik irten ondoren, ´mendeku desio oro´ ukatu izana

Patxi López lehendakariak, Giza Eskubideen René Cassin saria eman dio Marcos Ana ezizenez ezaguna den, Fernando Macarro Castillori, frankismoaren aurkako poetari. Eusko Jaurlaritzak, sari honekin, ´giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko duten konpromisoaren lekukotasuna ematen´ duten pertsona eta taldeak aintzatesten ditu.

Eusko Jaurlaritzak aintzatetsi egin du Marcos Ana, poeta eta frankismoaren aurkako borrokalaria, kartzelatik irtetean izan zuen jarrerarengatik, "bakea eta elkarrizketa" defendatu zituelako eta "mendeku desio oro" ukatzeagatik, eta horregatik eman dio René Cassin saria. Sari honek "giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko duten konpromisoaren lekukotasuna ematen" duten pertsona eta taldeak aintzatesten ditu. Patxi López lehendakaria, Lehendakaritzan ospatu den sari honen banaketa ekitaldian egon da.

Lehendakariak, bere hitzaldian, adierazi du Euskadin "ez dagoela lekurik harroputzentzat, ezta Giza Eskubideak errespetatzeko gai ez direnentzat ere", eta Salamancako idazlearen "bizitza eredugarria" nabarmendu du. Lópezen hitzetan, idazle honek, inork baino hobeto irudikatzen du Giza Eskubideak defendatzeko eta zabaltzeko lana. Lópezek esan du bakean eta askatasunean dagoen Euskadi bat nahi duela, pertsona eta ideia guztientzako lekua duena, baina ez "indarkeriarentzat, ezta hori babesten dutenentzat ere".

Bestalde, Marcos Anak ETAri eskatu dio armak uzteko eta "euskaldunon eskubideak errespetatzeko", izan ere, Euskadi bere "indarkeria irrazionala" jasaten ari baita.

Marcos Anak, 32 urte pasa zituen kartzela frankistetan, 1939. urteko maiatza eta 1962. urtea bitartean.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Lehendakaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.