Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Urriak 20 0

EcoEuskadi 2020k online lehiaketa bat martxan jarri du bere helburu estrategikoen inguruko ekarpen zehatzak jasotzeko

Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiak, EcoEuskadi 2020k, bere web orrian atal berri bat abian jarri du bere oinarriko 9 helburu estrategikoei buruzko ekarpenak jasotzeko. Eremu berri horren helburua da herritarrek konpromisoan eta partaidetzan oinarrituz helburu horiek erdiesteko egiten dituzten proposamen zehatzak jasotzea.

Hamabost egunez behin, erabiltzaileek helburu estrategiko bakoitzaren gainean duten ezagutza zabaldu ahalko dute EcoEuskadi 2020k web orrian argitaratuko dituen ekarpenei esker, eta helburu bakoitza lortzen laguntzeko ideiak proposatu ahalko dituzte. Jarduera gauzagarrien inguruko ideiak bilatzen dira, ezarritako helburua erdiesteko lagungarriak direnak, hain zuzen, eta ez proposamen abstraktuak edo oso orokorrak.

Gainera, parte-hartzeak saritu egingo dira; izan ere, partaide guztien artean hainbat opari eta sari zozketatuko dira hamabost egunez behin. Halaber, azken sari bat emango da jasotako mezu guztien arteko ekarpen, ekimen edo iradokizun erabilgarri, berritzaile eta gauzagarrienarentzat, eta, horrela, ahalegina eta sormena saritu egingo dira. Irabazleen izenak EcoEuskadiren web orriaren bitartez jakinaraziko dira.

EcoEuskadi 2020ren parte hartzeko atal berrian helburu estrategikoen inguruko informazio gehiago dago eskuragarri.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.