
Lehendakariak euskal enpresarioek egindako lana nabarmendu du nahiz eta ETAren mehatxua bizi
Lehendakariak eta printzeak Zuzendarien VII. Biltzarra amaitu dute Bilbon
Lehendakariak adierazi duenez, terrorismoak «euskal bizitza politiko eta sozial guztia kutsatu du, heriotzak eragin ditu, bizikidetza demokratikoa zaildu du eta eztabaida politikoa lehenetsi du». Horri guztiari lotuta, ondokoa erantsi du: «Herriaren garapen ekonomiko normala baldintzatu du. Enpresariek ondo dakizue, zuetako askok terrorismoaren mehatxua jasan duzue».
ETAren mehatxua bizi izan arren, euskal enpresariek beren proiektuak aurrera ateratzeko egin duten lana nabarmendu du Patxi López lehendakariak.
«Gaur, urte eta sufrimendu askoren buruan, lehiakortasuna eta hazkundea oztopatzen zuen arazo handienetik libratzen hasi gara: ETA», esan du Lópezek.
Lehendakariak amorerik eman ez izana eskertu die enpresariei, «postontziko estortsio gutunen edo enpresetan egindako pintaketengatik». «Ez zineten makurtu, aurrera egin zenuten», gaineratu du.
Lehendakariak eta Asturiasko printzeak amaitu dute Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioak (CEDE) antolatutako Zuzendarien VII. Biltzarra.
Euskal enpresariek erakutsi zuten irmotasuna «ez zen ETAri aurre egiteko edo bere helburuak inoiz ez zituela lortuko esateko modu hutsa izan. Euskal Autonomia Erkidegoaren alde egindako apustua izan zen; bertako garapenaren, aberastasunaren, enpleguaren eta etorkizunaren aldekoa», esan du lehendakariak.
Lópezek baieztatu duenez, Euskadi Espainiako lider gisa sendotzen ari da; izan ere, euskal enpresa asko krisitik atera eta gaur egun enplegua eta aberastasuna sortzen ari dira.
Deskargak
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakaria









Berri honen iruzkinen RSSa