Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Azaroak 07 0

Lehendakariak nabarmendu du bizialdi osoko ikaskuntza hazkunderako «gakoa» dela

Jaques Delors Kursaal Jauregian egiten ari den Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Nazioarteko III. Kongresuan parte hartzen ari da

Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Nazioarteko III. Kongresuaren inaugurazio ekitaldian, lehendakariak hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du eta «hazkunderako gako» gisa definitu du. Gainera, nabarmendu duenez, ikaskuntza jada ez da gaztarora mugatuta ulertu behar, «bizitza osora» hedatzen baita.   «Etengabe ikasten jarraitzea ezinbestekoa da besteekin berdintasunean parte hartu ahal izateko», baieztatu du. Bestalde, erantsi duenez, bizialdi osoko ikaskuntza «dagoeneko ez da aukera bat, aurrerabide kolektiboan parte hartzeko era normala» baizik.

Lehendakariaren hitzetan, bizialdi osoko hezkuntzak «bi alderdi» dauzka: batetik, «ikasten jarraitzea, atzean ez gelditzeko», eta bestetik, «zeinahi arrazoi dela-eta, gaztetan era eraginkorrean ikasi ahal izan ez zutena ikastea».     Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Nazioarteko III. Kongresua azaroaren 7tik 9ra egingo dute, Donostiako Kursaal jauregian.

Patxi López lehendakariak, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Jacques Delors Europako Batzordeko presidente ohiak eman diote hasiera biltzar honi.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.