Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Azaroak 09 0

Osasun eta Kontsumo Saila izango da ALINSA osasun-ikerketa eta berrikuntzarako estatuko aliantzaren buru, abian jarriko den lehen urtean

Erakundeek eta enpresek osatutako kluster bat da ALINSA aliantza, eta aurrerapen zientifikoak herritarren mesederako iraultzea du helburu.

Osasun eta Kontsumo Sailak du ALINSA osasun-ikerketa eta -berrikuntzarako estatuko aliantzaren buru izateko ardura, abian jarriko den lehen urtean.

ALINSA estatuko kluster bat da. Bizitza- eta osasun-zientzien eremuko ikerketa eta berrikuntzako erakundeek eta eragile publiko zein pribatuek osatzen dute, eta gutun funtzionala irailean sinatu zuten. Helburu nagusia da osasunaren eremuan I+G+b publiko zein pribatua definitzea eta bultzatzea.

Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak sustatu du. Partaide dira, eremu publikoari dagokionez, Osasun, Industria eta Landa-inguruneko Ministerioak; Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (CSIC); Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia (CRUE), eta Carlos III.a Osasun Institutua. Eremu pribatuari dagokionez, berriz, Farmaindustria; ASEBIO bioenpresen Espainiako elkartea; IKT-sektoreko enpresen elkartea; AMETIC komunikazioak eta eduki digitalak; FENIN osasun-teknologien alorreko enpresen Espainiako federazioa; FIAB elikagai- eta edari-industrien Espainiako federazioa, eta Espainiako zenbait industria farmazeutiko, hala nola Pharma Mar, Grifols eta Ferrer.

ALINSA aliantzaren lehen jarduera-urtean Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak izango du autonomietako politikak aliantza horrekin bat etor daitezen zaintzeko ardura, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Batzordearen bidez.

Sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza da Osasun eta Kontsumo Sailaren ardatz estrategikoetako bat; izan ere, elkarrekin egindako lanak sormen- eta berrikuntza-gaitasuna areagotzen du, aurkikuntza zientifikoak herritarrengana irits daitezen errazten du, kostuak gutxitzen laguntzen du prozesuak optimizatzen direlako, eta politika behar sozialetara egokitzen laguntzen du.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.