Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.

Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
El Gobierno Vasco, muy satisfecho con la decisión de ADIF de licitar el proyecto de remodelación de la estación de Atotxa para acoger el Tren de Alta Velocidad
Erabakiak, urrian Eusko Jaurlaritzarekin izandako bilera batean hartutako konpromiso bati erantzuten dio
Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuak, bere poza agertu du Adif-ek Donostian dagoen Atotxako geltokia berriztatzeko proiektua lizitatzeko hartu duen erabakiarekin. Berriztatze lanen xedea, Abiadura Handiko Trena jasotzeko egokitzea izango da.
Erabaki horren bitartez, bi erakundeek joan den urrian Madrilen izan zuten bileran ADIF-ek Eusko Jaurlaritzarekin hartu zuen konpromisoa gauzatzen da.
Kontratu horren barruan, bidaiariei zerbitzua eta arreta eskaintzeko trenbideko eraikin bat, aparkaleku bat, lotura egokia, sarbideak trenbideko terminalera eta kanpoaldearen urbanizazio lanak sartuko dira. Lizitazioaren zenbatekoa 1,1 milioi eurokoa da.
Aurreikusitako kokagunea, une honetan Donostiako Atotxako geltokiak hartzen duena da. Hori dela eta, obrek irauten duten bitartean geltokiak zerbitzuak eskaintzen jarraitu behar duela aurreikusi behar du proiektuak.
Arkitekturaren eta teknikaren ikuspegietatik kalitaterik hoberena ematen duen proposamena izango da hamabi pertsonak osatutako epaimahaiak aukeratuko duena. Epaimahaian Eusko Jaurlaritzako kideak egongo dira. Horrez gain, Adif-ek Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Euskadiko Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoa eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ere gonbidatuko ditu, epaimahaiko kide izan daitezen.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Jaurlaritza oso pozik dago ADIF-ek, Abiadura Handiko Trena jaso ahal izateko, Atotxako geltokia berriztatzeko proiektua lizitatzeko hartu duen erabakiarekin


Berri honen iruzkinen RSSa