
Urgell izango da Etxepare Institutuaren aurkezpenaren buru, Bartzelonan
Bartzelonako egonaldia baliatuko du Ferran Mascarell Generalitateko Kulturako consellerarekin elkartzeko
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua izango da Etxepare Institutua Katalunian aurkezteko egingo den ekitaldiaren buru. Aurkezpena Bartzelonako Auditorioan egingo da (Lepant 150), ostegunean (azaroak 17), 21:00etan. Ekitaldian "Hostoak" ikuskizuna antzeztuko da, eta bertan egongo dira, besteak beste, Ferran Mascarell Generalitateko Kulturako consellerra, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Antonio Rivera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendaria.
Kulturako sailburuak Bartzelonako bisita aprobetxatuko du zenbait kultur azpiegitura ikusteko, bai eta Kataluniako Filmategiaren egoitza eta Kataluniako Artearen Museo Nazionala ere, eta bilera instituzional bat izango du Kataluniako Generalitatean bere homologo Ferran Mascarell consellerarekin. Bilera ostegunean izango da (azaroak 17), 19:30ean, Kataluniako Generalitateko Kultura Departamenduaren egoitzan (Rambla de Santa Mónica 8).
Etxepare Institutuaren helburua da euskara eta euskal kultura kanpoak sustatzea eta zabaltzea, eta Katalunian egingo den aurkezpena bat dator terrorismoaren mehatxurik gabe Euskadik bizi duen etapa berri honekin. Kataluniaren eta Euskadiren arteko harremanak indartzeko eta estutzeko aukera bat da, gure herrialdeak duen potentzialtasuna erakusteko, handiagoa orain, indarkeria desagertu den honetan.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Kultura sailburua


Berri honen iruzkinen RSSa