
Kontsumobidek Sukaldaritza Ekologikoari buruzko jardunaldian parte hartu du (Donostia, 2011ko azaroaren 24a)
Kontsumobideko zuzendaria, Ana Collía, INTERECOk antolatutako jardunaldian izan da.
Kontsumobideko (Kontsumoko Euskal Institutua) zuzendariak, Ana Collíak, Sukaldaritza Ekologikoari buruzko Jardunaldian hartu du parte (Donostia, 2011ko azaroaren 24a). Jardunaldian 'Iruzurrari buruzko indarrean dagoen araudia betetzea' txostena aurkeztu du.
Ekitaldia Donostiako Basque Culinary Center-en izan da, eta INTERECOk (nekazaritza ekologikoaren kontrolerako agintari publikoak biltzen dituen elkartea) antolatu du, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) laguntzarekin. Txostenean, produktu ekologikoak kontsumitzen dituzten pertsonen eskubideak defendatzeko eta iruzurrak kontrolatzeko araudia azaldu du, bai eta eremu horretan eskudunak diren agintarien eskumenen arloa ere.
Jardunaldiaren helburu nagusia menuetan elikagai ekologikoak eskaintzen dituzten sukaldarien esperientziak ezagutzea izan da, baita sektorearen eta kontsumitzaileen iritziak ere. Horrez gain, ikastetxeetako jantokien elikadura ekologikoari arreta berezia jarri diote.
Jardunaldia Euskadiko jatetxeek eskaintzen dituzten elikagai ekologikoen berri emateko foro gisa aurkeztu da.
Topaketa sektore honetako agintari eskudunei zuzendu zaie, baita ekoizpen ekologikoaren kontrol-erakundeei eta -agintariei, eragile ekologikoei eta merkatu honetan interesa duten profesional guztiei ere.
Beste gonbidatu batzuk
- Ana Collía, Kontsumobideren zuzendaria


Berri honen iruzkinen RSSa