Berriak Lehendakaritza
Eu

Aurrekontu superabitaren «datu onak» Eusko Jaurlaritza «egin behar duena egiten» ari dela erakusten du Mendiaren ustez

2011.eko Azaroak 29

Idoia Mendia gobernu bozeramailerentzat «guztiz onartezina» da Errioxako presidenteak euskal herritarrak ez artatzeko hartutako erabakia eta Mariano Rajoy Espainiako presidente hautatu berriari auzia konpontzeko eskatu dio

Eusko Jaurlaritza krisiari aurre egiteko «egin behar duena egiten» ari dela adierazi du Mendiak, eta, hala, azken hiru urteotan sail guztietan gastu arruntak murrizteko lan «ikaragarria» egin dutela nabarmendu nahi izan du. Mendiak ziurtasun osoz azaldu du Alderdi Popularrarekin aurrekontu akordioa lortuko dutela, eta, ildo horretan, popularrek aurkeztutako zuzenketak ontzat jo ditu.

Euskadi izan da irailera bitartean aurrekontua emaitza positiboarekin gauzatu duen autonomia erkidego bakarra, eta, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, euskal gobernuak defizit helburuak betetzeko egindako «gastuari eusteko ahalegin itzelaren» ondorioz izan da. Idoia Mendiak, hala ere, ekitaldia nola bukatzen den ikusi arte itxaron beharko dela onartu du, azken hiruhilekoa «bereziki larria» izan baita eta zerga bilketa «maldan behera» joan baita.  Hori dela eta, datuok «zentzuz» aztertu behar direla uste du.

Eusko Jaurlaritza krisiari aurre egiteko «egin behar duena egiten» ari dela adierazi du Mendiak, eta, hala, azken hiru urteotan sail guztietan gastu arruntak murrizteko lan «ikaragarria» egin dutela nabarmendu nahi izan du.

Lehendakaritzaren egoitzan asteroko gobernu kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Mendiak ziurtasun osoz azaldu du Alderdi Popularrarekin aurrekontu akordioa lortuko dutela, eta, ildo horretan, popularrek aurkeztutako zuzenketak ontzat jo ditu.

Pedro Sanz Errioxako lehendakariak Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak Arabako Errioxako herritarrak Errioxan artatzeko egin zion eskaintzari ezezkoa eman izana ere hizpide izan du Mendiak kazetarien galderei erantzunez. Hala, gobernu bozeramaileak Errioxako presidentearen jokabidea «guztiz onartezina» dela nabarmendu du eta Mariano Rajoy Espainiako presidente hautatu berriari auzia konpontzeko eskatu dio. Bozeramaileak hurrengo egunetan Errioxako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko negoziazioek jarraituko dutela ere aurreratu du. «Ez dugu akordio batera iristea baztertzen, guztia posible baita borondate ona izanez gero», nabarmendu du. Honakoa ere gaineratu du Mendiak amaitzeko: «Alderdi Popularreko burua auzi honi konponbidea emateko gai ez bada, zail izango du benetan beste auzi korapilatsuago batzuk konpontzea, besteak beste merkatuen egoera edo administrazio publikoen defizita».

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.11.29)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-11-29n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldirako bertaratuak goi kargudunak
  • Idoia Mendia
    Ex-Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua