Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Azaroak 27 1

Bozketa hasi da ‘Corto y cambio’ boluntariotzari buruzko laburmetraien lehiaketako bideorik onena aukeratzeko

  • 10 laburmetrai finalista daude Epaimahaiaren Saria eta Publikoaren Saria jasotzeko
  • Bozketak azaroaren 28tik abenduaren 11ra egin ahal izango dira

Bihar, astelehena, azaroak 28, hasiko da ‘Corto y Cambio’ boluntariotzari buruzko laburmetraien lehiaketarako bozketak egiteko epea.

Boluntariotzaren Europako Urtearen kariaz Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak antolatutako ‘Corto y Cambio’ lehiaketa unibertsitarioei zuzenduta dago, eta gazteak gizartean inplikatzea du helburu, gauzak aldatu daitezkeela eta beste mundu bat posible dela transmititzeko. Lehiaketa Bolunta, Erdu eta Gizalde Euskadiko boluntariotzaren agentzien eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren lankidetzarekin gauzatuko da.

Besteak beste, transmititzen duen mezua, gazteen hizkerarekiko egokitzapena, kalitate teknikoa, genero-ikuspegia eta originaltasuna irizpide gisa baloratu ondoren, sariak jasotzeko aukera izango duten 10 bideo finalistak hautatu ditu jada epaimahaiak. Bideo irabazleak herri-bozketaz hautatuko dira, www.cortoycambio.net web-orriaren bidez, azaroaren 28tik abenduaren 11ra.

Behin botoak zenbatuta, abenduaren 19an sari-banaketa ofiziala egingo da. Ondoko sariak emango dira:

  • Epaimahaiaren saria: Inter-Rail txartela 4 lagunentzat, Europako hainbat herrialdetan trenez ibiltzeko baliagarria (GLOBAL PASS).
  • Publikoaren saria: Inter-Rail txartela 4 lagunentzat, Europako herrialde batean trenez ibiltzeko baliagarria (GLOBAL PASS).

Horrez gain, hautatutako 10 bideoetako bakoitzagatik, lehiaketan parte izana egiaztatzen duen diploma eta 100 euroko Opari Bonu bana emango da (liburuak, musika edo papertegiko materiala erosteko baliagarria).

Informazio gehiago: www.cortoycambio.net

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Comienza la votación para elegir el mejor vídeo del concurso de cortos sobre voluntariado "Corto y cambio"
    http://t.co/bsmO8PcF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.