Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Abenduak 01 0

Eusko Jaurlaritzak estatutaren azpiko erakundeek garapenerako lankidetzan duten egitekoa aldarrikatu du

Garapenerako Lankidetzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. Foroan izan diren ekitaldien barruan

Azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean, Garapenerako Lankidetzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. Foroa bildu da Busan-en (Koreako Errepublikan); Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Erakundea (OCDE) izan da foro horren bultzatzaile nagusia. Bertan, 2.000 ordezkari baino gehiago bildu dira (herrialde emaileen ordezkariak, hartzaileenak, nazioarteko erakundeenak, gizarte zibilaren eta sektore pribatuarenak) eta aurreko bi foroetan —alegia, Parisen 2005ean eta Accran 2008an izandakoetan— hartutako konpromisoak baloratu dituzte.

Ainhoa Alday Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak antolatu ziren ekitaldietako batean hartu zuen parte, mundu mailan eskualdeetako eta toki gobernuek Garapenerako Lankidetzan duten egitekoa aztertzeko antolatutakoan, hain zuzen.

Ainhoa Aldayren esanetan, estatuaren azpiko gobernuek beharrezko eragileak dira Milaurtekoaren Helburuak lortzeko. “Garapenerako Lankidetzan bitarteko egokiak ditugu eta oso emaitza onak ematen ari dira” esan zuen.

Inaugurazio ekitaldian hainbat pertsona entzutetsu izan ziren: hala nola, Ban Ki moon Nazio Batuen idazkari nagusia eta Hillary Clinton Estatu Batuetako estatu-idazkaria.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.