Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2011(e)ko Abenduak 16 0

Euskal sukaldaritzaren ondarea

Madrilgo Euskal Etxean aurkeztuko dute María de Mestayer de Echagüe Parabereko markesaren Conservas Caseras liburuaren berrargitalpena. 

Gaur, 2011ko abenduaren 16an, ostiralarekin, Irune Aguirrezabal Quijera Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkariak María Mestayer de Echagüe sukaldari bilbotar eta sukaldaritza idazlearen familiari lagunduko dio eta Conservas Caseras liburuaren aurkezpenean hartuko du parte, Espasa Calpe argitaletxeak liburu hori berriz argitaratu duela eta. Parabereko markesa izenaz ere ezagutzen da María Mestayer de Echagüe.

Parabereko markesaren liburu ezagunenak -Cocina Completa eta Repostería y Confiteria izenekoak, alegia- gurasoengandik seme-alabengana igaro dira sarri eta behar-beharrezko liburuak izan dira Euskal Herriko zein Espainiako etxe askotan.

Conservas Caseras liburuaren oraingo argitalpenean zenbait ohar biografiko jaso dira, María Mestayer de Echagüeren bizitzaren eta obraren arlo nagusiak biltzen dituztenak. Liburu hori berrargitaratuz, sukaldaritza arloan erreferente garrantzitsua izango den trilogia bat eratu nahi da eta omenaldi bat eskaini nahi zaio hark egindakoari eta hark utzitako ondareari; eta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzak horrekin bat egin nahi du.

Euskal Etxeko aurkezpen-ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkariak ez ezik, honako hauek ere hartuko dute parte: Manuel Durán Blázquez jaunak, Espasa Calpe argitaletxea ordezkatuz; Cristino Alvarez jaunak, "Caius Apicius" izenarekin ezagutzen den kazetari eta sukaldaritza-kritikoak; eta José Antonio eta Gonzalo Echagüe Mendez Vigo jaunek, Parabereko markesaren bilobek.

Informazio gehiago:

http://www.euskaletxea-madrid.com/actualidad.php

http://es-la.facebook.com/pages/La-Marquesa-de-Parabere/126351670749552

www.parabere.com

http://www.facebook.com/photo.php?fbid=274442342607150&set=a.135464516504934.43664.126351670749552&type=1&ref=nf

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

Politikariak

Beste gonbidatu batzuk

  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.