
Banca Éticaren FIARE proiektuak «Ignacio Ellacuría» saria jaso du
Lehendakariak Euskaditik kanpo bizi diren euskal herritarrei egindako harreran banatu da saria
Hirugarren edizio honetan epaimahaiak Fiare proiektuaren ekarpena aintzatetsi nahi izan du. Aipatutako proiektua aurrezkiaren eta kreditu iraunkor eta bideragarriaren arteko bitartekotza zirkuitua finkatzea lortu duen finantza tresna da, eta balio ez espekulatzaileetan oinarritzen da. Orain dela 6 urte baino gehiago finantza jarduera hasi zuenetik, Fiarek pobreziaren kontrako borroka, emakumeen eskubideen defentsa eta elkar garapena sustatzen dituen sare solidario bat sortu du, kreditua irizpide etikoen arabera kudeatzearen bidez.
«Suspergarria da ikustea beste aukera iraunkor eta etiko batzuk proposatzen dituztenek erantzuna jasotzen dutela», esan du lehendakariak FIAREk egindako lana aintzatesteko; izan ere, garai hauetan «solidaritaterik ezak eta espekulazioak» markatzen dituzte merkatuen politikak, eta «suspergarria da» ikustea nork edo nork «kontrako bidea» hartu duela.
Banca Éticaren Fiare proiektuak irabazi du «Ignacio Ellacuría» III. saria. Peru Sasía Fundazio horren zuzendariak jaso du. Saria Patxi López lehendakariak Euskaditik kanpo bizi diren euskal herritarrei egindako harreran banatu dira, lehendakaritzan (Gasteiz). Ekitaldian egon dira Banca Ética osatzen duten erakundeetako arduradunak eta kideak, baita Gabonak direla eta Euskadin dauden baina beste herrialde batzuetan lan egiten duten euskaldunak ere.
Lehendakariak kritikatu egin du Espainiako gobernu berriak Lankidetzarako Estatu Idazkaritza kentzeko hartu duen erabakia. Lópezek adierazi duenez, idazkaritza hori «munduko desberdintasunak arintzeko funtsezko tresna» zen. Nabarmendu duenez, Euskadin «beste bidetik» joatea erabaki dugu; hain zuzen ere, Lankidetzarako EuskalAgentziarenetik eta krisiari «ongizate estatua desegin gabe» aurre egitearenetik.
Lehendakariak eskerrak eman dizkie Euskaditik kanpo bizi diren euskaldunen ordezkariei sari banaketara joateagatik, eta gogorarazi die Euskadik atzerrian dituen enbaxadorerik onenak direla. Patxi Lópezek azaldu duenez, ETAren amaierarekin ez dugu ahalegin gehiago egin behar azaltzeko «ETA egonda ere, Euskadi herrialde handia dela». Orain, ahalegin guztiak bideratu behar ditugu Euskadi «beste mundu eta jende batzuekin» lortzeko, «sektore dinamikoenei ez ezik, herrialde osoari ere».
Deskargak
- kortea_lhk_kooperazio_lagun... jeitsi (424.5 KB)
- kortea_ares_fiare_proyektua... jeitsi (254.3 KB)
- kortea_lhk_euskadi_kanpoan_... jeitsi (501.7 KB)
- intervencion_integra_guille... jeitsi (2.2 MB)
- intervencion_integra_eneko_... jeitsi (3.5 MB)
- intervencion_integra_marta_... jeitsi (1.4 MB)
- intervencion_integra_lehend... jeitsi (6.5 MB)
- totala_lhk_kooperazio_lagun... 17.2 MB
- totala_ares_fiare_proyektua... 11.2 MB
- totala_lhk_euskadi_kanpoan_... 19.8 MB
- recursos_premios_ellacuria_... 73 MB
- ellacuria_15.jpg 747.6 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 653 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 595 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 625.7 KB (.jpg)
- ellacuria_01.jpg 899.8 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 488.5 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 497.1 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 620.3 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 674.4 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 543.8 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 718.3 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 669.2 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 876 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 585.1 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 578.2 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 547.7 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 540.6 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 588.4 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 652.7 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 667.4 KB (.jpg)
- 2011_12_26_lehen_ellacuria_... 934.9 KB (.jpg)
- ellacuria_02.jpg 854.2 KB (.jpg)
- ellacuria_03.jpg 845.3 KB (.jpg)
- ellacuria_04.jpg 875 KB (.jpg)
- ellacuria_05.jpg 889.6 KB (.jpg)
- ellacuria_06.jpg 943.2 KB (.jpg)
- ellacuria_07.jpg 797.9 KB (.jpg)
- ellacuria_08.jpg 536.5 KB (.jpg)
- ellacuria_09.jpg 760.7 KB (.jpg)
- ellacuria_10.jpg 755.2 KB (.jpg)
- ellacuria_11.jpg 720.8 KB (.jpg)
- ellacuria_12.jpg 905.8 KB (.jpg)
- ellacuria_13.jpg 640.5 KB (.jpg)
- ellacuria_14.jpg 782.3 KB (.jpg)
- ellacuria_16.jpg 1 MB (.jpg)
- ellacuria_17.jpg 779.4 KB (.jpg)
- ellacuria_18.jpg 920.1 KB (.jpg)
- ellacuria_19.jpg 929.6 KB (.jpg)
- ellacuria_20.jpg 926.8 KB (.jpg)
- ellacuria_21.jpg 985 KB (.jpg)
- Discurso_Lehendakari_Recepc... 49 KB (pdf)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Marta Ares









































Berri honen iruzkinen RSSa