Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Urtarrilak 11 1

Ehun proposamen zahartzen ari diren pertsonen ongizatearekin eta tratu onekin lotutako aurrerapausoak lortzeko

Eusko Jaurlaritzak gaur arratsaldean ehun bat neurri aurkeztu dizkie gizarte-erakundeei

Zahartzeari buruzko Munduko II. Asanbladak “Osasuna eta Zahartzea: esparru politiko bat (OME 2002)” agiria ezagutzera eman zuenetik (Madril, 2002a), “zahartze aktiboa” paradigma mundu osoan hedatu da, adineko pertsonen inguruan dauden pertzepzio negatiboak eta aurreiritziak (okerrera egitea, gaixotasunak, baliaezintasuna, etab.) desagerrarazteko hurbilketa bat sustatu nahian. Hala ere, kezkagarria da urteak joan ahala zahartze aktiboa “jarduera” multzo batekin identifikatzen hasi dela; izan ere, planteamendu horiez haraindi doan esparru teorikoa eta etorkizuneko proiekzioa dituen kontzeptu bat hutsaltzat jotzen dela ematen du batzuetan.

Dokumentu horretan, paradigma hori praktikan jartzeko helburua duen proposamen-multzo bat jaso da, zahartze arduratsua, zuzena eta gizartearentzat erabilgarria lortzea errazteko, eta oinarri eta irizpide hauek hartzen ditu kontuan, besteak beste:

Autonomia. Kontzeptu hori pixkanaka jaso da esku-hartze gerontologikoan, eta gaur egun oso garrantzitsua da pertsonen beharren aurreko erantzunarekin lotutako esparru teorikoa eta etikoa lantzeko. Autonomia hautaketa-ahalmenarekin, askatasunarekin eta, bereziki, norbere bizitzaren gaineko kontrola mantentzeko eskubidearekin dago lotuta. Gero eta garrantzitsuagoa da, eta, ondorioz, plangintza guztietan jaso behar da. Dibertsitate-irizpidea autonomia-irizpidetik dator, plangintza zuzendu behar du eta antzemandako beharren aurreko erantzun eta aukera eskaintza dibertsifikatua barne hartu behar du.

Normalizazioa eta ikuspuntu ebolutiboa. Zahartzaroaren hasiera gero eta gehiago ari da lausotzen, eta, ondorioz, belaunaldi berri bat dagoela (hau da, 55 eta 74 urte artekoak) eta garai horretan bizitza-proiektu berri bat gauza dezaketela defendatzen duten jarrerak gero eta indar handiagoa ari dira lortzen. Planteamendu horietan oinarrituz, bizitza-prozesuan zehar esku-hartze koordinatuetan aurrerapenak lortzen saiatzen gara, zahartze-prozesuan ibilbide egokia errazteko.

55 urtetik gorako pertsonen heterogeneotasuna ikusirik, beharrezkoa da modu indibidualizatuan lan egitea, adina ez dadin izan pertsonen bizitza-proiektua erabakitzen duen elementua.

Zeharkakotasuna. Gaur egun, zahartzen ari diren pertsonen artean ongizatea lortzeko ezinbestekoa da eragile, departamentu, administrazio publiko eta sektore inplikatu guztien konpromisoa. Zeharkako lanak diziplina anitzeko ikuspegiak bermatzen ditu, eta, batzuetan, diziplina arteko produkzio oso aberasgarriak ere bai.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Cien propuestas para avanzar en el bienestar y el buen trato de las personas que envejecen http://t.co/TZuHR8GK #envejecimientoactivo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.