Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Urtarrilak 25 11

Moveuskadi.com webgunearen aurkezpena

Ataria gaurtik aurrera dago erabilgarri

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak Moveuskadi.com aurkeztu du gaur, Euskadiko garraio publikoko ibilbideak planifikatzeko Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundien, Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Donostia eta Etxebarri udalen udalen eta operadoreen laguntzaz garatu duen tresna berria.

Atariak 34 operadoreren informazioa biltzen du, horrek Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 4000 geltoki eta 450 garraio linea baino gehiago agertzen dituela.

Moveuskadi tresnan edozein garraiobidetako (adibidez, metroa, tranbia, hiriko eta hiriarteko autobusak, aldiriko trenak eta distantzia luzekoak, ontziak, ferryak, funikularrak, zubi esekia eta igogailuak) bidaiaren ordutegi, geltoki, iraupen eta kostuari buruzko informazioa aurki daiteke modu isolatuan edo elkarri lotuta.


Tresna aitzindaria da Espainian, eta bere helburua erakundeen eta operadoreen ahaleginak batzea da, EAEko biztanle guztiei bizitza errazago egiteko asmoz. Distantzia luzeko bidaia bat antolatzeko ordenagailura jotzen den bezala, tresna berri horren bidez autonomia-erkidegoaren barneko ibilbideak zehatz-mehatz planifikatu ahalko dira klik bakar baten bidez.


Martxoaren 16an Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Mugipuzkoa ataria aurkeztu zuen, webgune honetarako lehenengo urratsa izan zena eta Donostia-Irun-Hondarribia korridoreko, Andoain-Donostia korridoreko, Tolosaldeko, Goierri - Urola Garaiko, Debabarreneko, Debagoieneko eta Urolako bidaiak planifikatzea ahalbidetzen zuena.


Orain Eusko Jaurlaritzak Moveuskadi abiarazi du, foru aldundien, udalen eta operadoreen laguntzaz. I2MApp enpresak garatu du hori, SAAS sistemaren (Software as a service) edo hodeiko biltegiratzearen bidez: softwarea banatzeko eredu bat da, horretara sarearen bidez (oro har Internet) sartzea ahalbidetzen duena, aplikazioei mantentze-lanik, eragiketa teknikorik edo euskarrikoak egin beharrik izan gabe. Eredu horrek softwarea zerbitzura lotzen du, eta zerbitzariak mantentzeko gastua ekiditen du. Gainera, tresna hori automatikoki eguneratzen da, eta operadore eta zerbitzu berriak gehitzen joango da.


Ekimen hau mugikortasuna iraunkorrago egiteko Eusko Jaurlaritza burutzen ari den ekintzen barruan sartzen da. Garraiobide iraunkorragoak, (trena horietan sartzen da) sustatzeko azpiegituren arloko politikaz aparte, herri-administrazioak ahalegin berezia egiten ari dira garraio publikoak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa herritarren esku jartzeko. Izan ere, garraio iraunkorragoa lortzeko ibilgailu pribatuaren alternatiba erakargarriagoa, errazagoa, erosoagoa, eraginkorragoa eta azkarragoa eskaini nahi da eta horretarako funtsezkoak dira erakundeen arteko adostasuna eta horretan esku hartzen duten eragile guztien lankidetza.

Horrela, tresna honek Euskadi ITS edo garraio-sistema adimendunen garapenean punta-puntako posizio batean jartzen du, Euskadik munduan duen izaera berritzaile eta ekintzailea azpimarratuz. Moveuskadi mugikortasunaren, iraunkortasunaren, erraztasunaren eta etorkizunaren aldeko tresna bat da.

 

Aurkezpen ekitaldian Iñaki Arriola Garraioetako sailburuak, Alicia Ruiz de Infante Arabako Foru Aldundiko Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatuak, Larraitz Ugarte Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru diputatuak, Ray Fernández I2MApp enpresako garapen teknikoaren arduradunak eta Christine Ross Googleko ordezkariak (Srategic Partner Manager) hartu dute parte.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

11 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    00.0485: Society: The #Basque Government unveils MoveEuskadi.com, public transport route planner for Basque Country: http://t.co/mKybiPqy

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @moveuskadi: Presentación Moveuskadi http://t.co/GEds2ksz

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @moveuskadi Presentación del portal Moveuskadi, planifica rutas sostenibles por #Euskadi http://t.co/l4eIXYXi

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @moveuskadi: Presentación Moveuskadi http://t.co/GEds2ksz

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta http://t.co/8ERMPfpI, planificador de rutas de transporte público en Euskadi.... http://t.co/vfSJPe5O

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Se ha pensando en liberar los datos que utiliza el planificador, que no es otra cosa que el de Google? Es decir, se han dado los datos a Google para que los integre en Google Transit pero... ¿no están en OpenData Euskadi?

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta http://t.co/WgPSFLjH, planificador de rutas de transporte publico en Euskadi http://t.co/vHnL3rri #moveuskadi

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @moveuskadi: Presentación Moveuskadi http://t.co/GEds2ksz

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Moveuskadi aurkezpena http://t.co/wbeZBFfo

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Presentación Moveuskadi http://t.co/GEds2ksz

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta http://t.co/E43dOmIP, planificador de rutas de transporte publico en Euskadi http://t.co/QGda0Qa0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.