
Amaitutako babespeko etxebizitzen gehienezko muga historikoa 2011n
5.523 etxebizitza amaitu dira.
Plan Zuzentzailearen helburuak bete dira hasitako etxebizitzekin: 4.456 etxebizitza
Euskal Autonomia Erkidegoan babespeko 5.523 etxebizitza amaitu dira 2011n, gehienezko muga historikoa lortuz. Etxebizitza horietatik, 1.117 alokairukoak dira. %20a lortu da, beraz, amaitutako alokairuko etxebizitzetan.
Eraikitzen hasitakoei dagokionez, 780 etxebizitza alokairukoak dira, hau da, hasitako etxebizitzetatik %18 dira alokairukoak, eta hori aurrekontu-zailtasunak eta finantzatze-murrizketak egon diren arren. Horien ondorioz, Sailak berrikusi egin behar izan ditu helburuak eta alokairuko etxebizitzen eraikuntza kopurua murriztu, eta murrizketa hori konpentsatzeko, hutsik dauden etxebizitzak alokairurako mobilizatzeko indarrak areagotu egin ditu, Bizigune eta bitartekaritzako programa berriaren bitartez.
Kopuru horiek ikusita, Etxebizitza Sailak gainditu egin du 2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailean ezarritako eraikitze-hasieren helburu orokorra, 4.450 etxebizitza, alegia.
Eraikuntzaren sektorean neurri handi batean, eta finantzazioan eragina duen krisi ekonomikoa kontuan hartuta, Etxebizitza Sailak balorazio oso positiboa egiten du 2011ko etxebizitza babestuen eraikitze-hasieren eta amaieren datuena. Kasu bietan, gainditu egin dira etxebizitza libreen eraikitze-kopuruak.
Etxebizitza Ministerioaren arabera, Euskadin 4.861 etxebizitza libre amaitu ziren 2011, eta eraikitzen hasi 4.082.


Berri honen iruzkinen RSSa