
Kontsumobide jaio da
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak beren eskubideei eta eskubide horiek erabiltzeko moduari buruz orientatzea, trebatzea eta informatzea dira Eusko Jaurlaritzak Kontsumoaren arloan prestatu duen webgune berriaren helburuak
Kontsumobideren web orri berria kalitate handiagoko zerbitzu azkarragoa eskaintzeko jaio da. Web orri horren bidez, erabiltzaileak erraz eta zuzenean sar daitezke Kontsumoaren Euskal Erakundearen eremu guztietara. Web orriaren helburua da kontsumitzaileei beren eskubideez baliatzen eta beren betebeharrak betetzen laguntzea informazio praktikoa eskainiz, eta kontsumo arduratsua sustatzea. Horrez gain, enpresei, trebatzaileei eta profesionalei zuzenduriko informazioa eskaintzen du. Kontsumobide-Kontsumoaren Euskal Erakundearen jardueraren balantzeari dagokionez, iaz 52.776 kontsulta jaso ziren Kontsumitzaileentzako Udal Informazio Bulegoen eta 900 600 500 telefono zenbakiaren bitartez.
Kontsumobidek teknologia berriek parte-hartzea eta 2.0 komunitatea sustatzeko eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeko lan egiten du. 2.0 web orrian web instituzionalaren muga gainditzen dugu, gaurkotasuna herritarrekiko hurbiltasunez tratatzeko, azkar, zuzenean eta modu parte-hartzailean; diseinu berriarekin eta irisgarritasun hobearekin. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek parte-hartzeko, erantzukizunez jokatzeko eta iritzia emateko bideak errazten ditu, Kontsumobideren blog berriaren eta sare sozialetako presentziaren bitartez (Facebook, Twitter...). Webgune berri honek bulego birtual bat izango du, izapideak telematikoki egitea errazteko: espedienteak, KUIBei egindako laguntza-eskaerak, erreklamazioak nahiz kexak.
Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua eta Ana Collía Kontsumo zuzendaria arduratu dira Kontsumobideren webgune berria aurkezteaz. Aurkezpena Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Gasteiz) duen eraikineko prentsa-aretoan egon da, eta, bertan, Kontsumobidek 2011k egin zuen lanaren balantzea aurkeztu da.
Iaz 52.776 kontsulta jaso ziren, gehienak telekomunikazioekin, hornidura-zerbitzuekin eta etxebizitza eta higiezinen sustapenarekin lotutakoak. Erreklamazioen kopuruari dagokionez, denera 23.824 egon ziren, hau da aurreko urtean baino %9,4 gehiago. Telekomunikazioak eta horniduren sektorea izan dira, aurten ere, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazio gehien eragin dituzten sektoreak.
2011n 1.185 arbitraje-eskaera egin ziren. 422 kasutan, enpresekin akordio bat lortu zen, artekaritza bidez. Azkenik, zigorrei dagokienez, 175 zigor-espediente ireki ziren, eta 6.313 ikuskapen egin ziren.
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Ana Collia


Berri honen iruzkinen RSSa